Navalni komatik atera da
Aleksei Nalvani Errusiako oposizioaren buruzagia komatik irten eta hobera egiten hasi da, Berlingo La Charite ospitaleak jakinarazi duenez.
Hitz egiten zaionean erantzun egiten du, baina medikuek ohartarazi dute oraindik ezin daitekeela jakin ondorio larriak pairatuko dituenetz.
Errusian hegazkin batean zihoanean pozoitu omen zuten Navalni. Hasieran Omskeko ospitale batean artatu zuten, baina ondoren Berlingo erietxera eraman zuten, familiak hala eskatuta.
La Charite erietxeko medikuen arabera, Novichok izeneko nerbio agente kimikoarekin pozoitu zuten.
Gertakari honek Alemaniaren eta Errusiaren arteko harremanak gaiztotu ditu. Hala, joan den astean, Angela Merkelek "hilketa saiakera" izan zela salatu zuen, eta Europar Batasunari eta NATOri erantzun bateratua emateko eskaera egingo diela iragarri zuen.