I-11: 20. URTEURRENA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

I-11ko atentatuak gogoratu dituzte New Yorken, 20 urte geroago egindako ekitaldi xume batean

Segurtasun neurriak indartu dituzte hiriigunean, milaka agente eta lehergailuak detektatzeko unitateak tartean zirela. Donald Trump izan da omenaldi ekitaldietatik kanpo geratu den AEBko presidente ohi bakarra.
I-11ko atentatuak gogoratu dituzte New Yorken. Argazkia: EFE
I-11ko atentatuak gogoratu dituzte New Yorken. Argazkia: EFE

2001eko irailaren 11ko atentatuetako biktimak omentzeko ekitaldi nagusia egin dute larunbat honetan New Yorken (AEB), Dorre Bikiak zeuden tokian. Hala, 20 urte geroago egindako ekitaldi xume horretan, 3.000 biktimen senideak eta ingurukoak bildu dira, Joe Biden AEBko presidentearekin eta Barack Obama eta Bill Clinton agintari ohiekin batera, besteak beste.

Egun hartan bezala, goiz eguzkitsua izan dute gaur New Yorken. Hala, biktimen omenezko zeremonia larrialdi zerbitzuetako ordezkarien desfilearekin hasi da, AEBko bandera bat eskuan zutela, eta, horren ostean, New Yorkeko Young People 's Chorus taldeak ereserkia abestu du.

Lehen hegazkinak Dorre Bikietako bat jo zuen une berean, hau da, 08:46an (12:46 GMT), bertaratutakoek isilunea egin dute. Jarraian, Mike Lowk, hegazki horretan zihoan azafata baten aitak, hitz batzuk esan ditu, biktima guztien izenak irakurtzen hasi aurretik.

"Galdu genituenen senideen izenak aipatzen ditugun bitartean, gure oroimena egun lazgarri horretara itzuliko da, espektro gaizto bat mundura etorri zela sentitu genuenean, baina, era berean, jende askok ohikotasunetik haratago jardun zuen", azpimarratu du Lowk.

Ehunka senide izan dira ekitaldian, haien senideen argazkiekin, baina biktimen gertuko batzuek ezin izan dute ekitaldian parte hartu, segurtasun neurriak indartu baitituzte.

Horiekin batera, ehunka pertsona gehiago bildu dira I-11ko memorialaren inguruan, horietako askok arrosa gorriak eta bandera estatubatuarrak zeramatzatela, biktimekiko errespetua adierazteko.

Halaber, Bruce Springsteen kantautoreak "I 'll See You in My Dreams" (Nire ametsetan ikusiko zaitut) kanta abestu du ekitaldian, eta isiluneak egin dituzte irailaren 11n bahitutako hiru hegazkinek Dorre Bikiak eta Pentagonoa jo zituzten uneetan, baita laugarren hegazkin bat handk gertuko zelaigune batean erori zenean, Pennsylvanian, hain zuzen ere.

AEBko lehen damak ere bertan izan dira, eta Hillary Clintonek eta Michelle Obamak New Yorkeko Dorre Bikiak erori zireneko uneak gogoratu dituzte.

Testuinguru horretan, segurtasun neurri garrantzitsuak ezarri dituzte inguruan (milaka agente eta lehergailuak detektatzeko unitateekin), eta erdigunetik gertu dauden metro geltokietarako sarbideak armatutako poliziek zaindu dituzte.

George W. Bush, atentatuen unean presidentea zena, Kamala Harris egungo presidenteordearekin batera egon da Pennsylvaniako ekitaldian, non, bertsio ofizialaren arabera, bidaiariek laugarren hegazkin bat lurrera botatzera behartu zituzten terroristak.

Horren harira, George W. Bushek nabarmendu du "pertsona-talde aparta" batek egin ziela aurre terroristei, laugarren eraso bat saihestuz eta hegazkina zelaigune batean erortzea lortuz.

Halaber, herrialde barruko eta kanpoko erradikalek "pluralismoarekiko mespretxua" eta "giza bizitzarekiko axolagabekeria" ez ezik, "herrialdeko sinboloak profanatzeko ausardia" ere badutela azpimarratu du AEBko presidente ohiak.

Donald Trump presidente ohiaren jarraitzaileek urtarrilaren 6an Kapitolioari egindako erasoa aipatu du horrela, modu inplizituan. Bushek, behin baino gehiagotan gaitzetsi duen gertakaria da.

Ildo horretatik, Donald Trump AEBko presidente ohia izan da I-11ko atentatuetako biktimen omenezko ekitaldietan parte hartu ez duen AEBko presidente ohi bakarra.

Testuinguru horretan, Joe Biden AEBko presidenteak mezu bat zabaldu zuen atzo, batasun soziala AEBko herritarren "indar handiena" dela esanez. "Batasuna da estatubatuar egiten gaituena, AEB bere unerik onenean. Niretzat, hori da irailaren 11ko ikasgai nagusia", azpimarratu du atentatuaren biktimak omentzeko eta haien gertukoei babesa adierazteko prestatu duen sei minutuko bideo batean.

Gainera, Bidenek zehaztu du batasunak ez duela esan nahi estatubatuar guztiek "gauza berean sinetsi behar dutenik"; aitzitik, herritarren eta nazioaren arteko "errespetua eta fedea" azpimarratu ditu.

Nueva York recuerda los atentados del 11-S 20 años después con un solemne acto. Foto: EFE Nueva York recuerda los atentados del 11-S 20 años después con un solemne acto. Foto: EFE

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X