Osasuna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Airearen kutsadurak 307.000 pertsona hil zituen EBn 2019an

MOEk gomendatutako muga zorrotzagoak aplikatuz gero, heriotzen % 58 baino gehiago saihestuko lirateke. Nitrogeno dioxidoak 40.000 heriotza eragin ditu, eta ozono troposferikoak beste 16.800.
Artxiboko argazkia: EFE
Artxiboko argazkia: EFE

Airearen kutsadurak 307.000 hildako eragin zituen Europar Batasunean (EB) 2019an, aurreko urtean baino % 11 gutxiago, Europako Ingurumen Agentziak astelehen honetan jakitera eman duen txostenaren arabera.

2,5 mikratik beherako partikulen pilaketa heren bat murriztu da azken 15 urteetan, baina Munduko Osasun Erakundeak (MOE) gomendatutako muga zorrotzagoak aplikatuz gero, heriotzen % 58 baino gehiago saihestuko lirateke.

Horrela, EBk urtean metro kubikoko 25 mikrogramoko muga ezartzen du, baina MOEk 5 mikrogramora murrizten du.

Txostenak jakitera eman duenez, 2019an, nitrogeno dioxidoak (NO2) 40.000 heriotza eragin zituen, eta ozono troposferikoak (O3) beste 16.800.

Bihotzeko eritasunak eta istripu zerebrobaskularrak airearen kutsaduraren eraginez gertatzen diren heriotza arruntenak dira, baita biriketako gaixotasunak ere.

Txostenaren arabera, 2030ean airearen kutsadurak eragindako heriotzak % 55 baino gehiago murrizteko helburua lortzeko bide onetik doa Europar Batasuna.

Europako Ingurumen Agentziaren hitzetan, 456.000 pertsona hil ziren EBn arrazoi horregatik; beraz, xedea bederatzi urte barru 250.800 hildako gutxiago izatea litzateke.

"Berokuntza, mugikortasun, nekazaritza eta industria garbiagoetan inbertitzeak osasun, produktibitate eta bizi-kalitate hobeagoa ematen die europarrei, eta, bereziki, pertsona zaurgarrienei", azaldu du Hans Bruyninckx agentziako zuzendariak ohar batean.

 

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X