Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Txinak covid-19aren aurkako 600 milioi txerto emango dizkio dohaintzan Afrikari

Gainera, beste 400 milioi dosi Afrikako eta Txinako enpresek lankidetzan ekoiztea eskaini du Pekinek. Antonio Guterres Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak ontzat eman du Txinaren pausoa, eta munduko herrialdeei eskatu die "babes handiagoa" eman diezaiotela Afrikari eta txerto gehiago bidali.
Erizain bat covid-19aren aurkako dosi bat prestatzen, Zimbabwen. EFE
Erizain bat covid-19aren aurkako dosi bat prestatzen, Zimbabwen. EFE

XI Jinping Txinako presidenteak Afrikari covid-19aren aurkako mila milioi txerto hornitzeko konpromisoa hartu du astelehen honetan, SARS-CoV-2 anduiaren omikron aldaera identifikatu ostean kontinente horretan gaixotasunaren aurkako immunizazioa sustatzeko.

Txinaren eta Afrikaren arteko lankidetzarako foro batean zehaztu duenez, lehen 600 milioi dosiak dohaintzan emango dizkiote Afrikari, eta gainerako 400 milioi dosiak Txinako eta Afrikako enpresek lankidetzan ekoiztea eskaini du Pekinek, Global Times egunkari txinatarrak jaso duenez.

Horrela, Afrikako Batasunak covid-19aren aurkako txertaketa biztanleen % 60rengana iristeko helburuan lagundu nahi dio Txinak; izan ere, orain arte, herritarren % 6k soilik dute jarraibide osoa.

Bestalde, Antonio Guterres Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak ontzat jo du Txinaren pausoa, eta munduko herrialdeei dei egin die Afrikari "babes handiagoa" eman eta txerto gehiago helarazteko.

Guterresek Hegoafrikako zientzia- eta osasun-agintariak zoriondu ditu koronabirusaren omikron aldaera berria "bizkor" identifikatu dutelako, eta zigorren aurka agertu da, Afrikako hegoaldeko herrialdeak "isolatuta" daudelako. "Afrikari ez zaio zigorrik ezarri behar informazio zientifikoa eta sanitarioa munduarekin partekatzeagatik", azpimarratu du.

Guterresen arabera, "Afrika munduko covid-19 txertaketan azkena da. Afrikarren % 10 baino gutxiago daude erabat txertatuta, eta txertaketa maila baxu hori arriskutsua da ez Afrikarako soilik, mundu osorako baizik, birusa ugaldu eta mutatzeko libre geratzen baita". Hala ere, "ezin zaio txerto kopurua horren immoralki baxua izatearen errua Afrikako jendeari egotzi", gaineratu du.

Hori dela eta, "bizitzak salbatzeko oinarrizko baliabide hori ukatzen zaien milioika afrikarrei" txertoak emateko jauzi kualitatiboa egiteko deia egin die elkarteei, eta gaineratu du "munduan txertoekin gertatu dena moralaren aurkakoa" dela.

Geroago, Guterresen bozeramaile Stephane Dujarricek esan du NBEk "irtenbide zientifikoak" bultzatzen dituela, "herritar batzuei debeku orokorrak" ezarri beharrean, "zigor kolektiboa" dela uste baitute.

"Horrelako debeku orokorrak kaltegarriak izan daitezkeela uste dugu, eta modu eraginkorragoan babestu gaitzaketen irtenbide zientifikoak daude", esan du.

Mundu osoko 30 herrialdek baino gehiagok nazioarteko turisten etorrera murrizteko neurriak iragarri dituzte, covid-19aren aldaera berriaren hedapenaren aurrean.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X