Ukraina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Japoniak bere gas erreserbaren zati bat bidaliko dio Europari, Ukrainako krisia tarteko

Herrialde nipondarra munduko gas likidotuaren inportatzaile nagusietakoa da eta eskari handia du neguan. Dena dela, hainbat herrialdek egindako eskaerak direla eta, "elkarlanean aritzea" erabaki du.
Varias personas pasean por Tokio.
Hainbat pertsona Tokioko kale batean. Argazkia: EFE

Japoniak bere gas erreserbaren zati bat bidaliko dio Europari, Errusia eta Ukrainaren arteko tentsioak Europan hornidura arazoak sor ditzakeela eta.

Koichi Hagiuda Japoniako Merkataritza eta Industria ministroak azaldu duenez, hainbat herrialdek egindako eskaeren aurrean eta krisi energetiko baten beldurrez, "elkarlanean aritzea" erabaki du Japoniako Gobernuak, neguan gas eskariak gora egiten duen arren.

Herrialde nipondarra munduko gas likidotuaren inportatzaile nagusietakoa da, dituen berezitasun geografikoen eta errekurtso faltaren ondorioz. 2020an, 74,5 milioi tona (% 65) inportatu zituen Australiatik, Malaysiatik eta Qatartik, eta % 6 baino ez Errusiatik eta AEBtik.

Artxipelagoak 1,67 milioi tonako depositua du enpresa pribatuek energia sor dezaten, Nikkei egunkariak jasotako datuen arabera. Horietatik aterako omen dute Europara igortzeko gasa.

Japoniako Gobernuak esan du kalkuluak egin behar dituela barne eskariari erantzuteko eta Europako herrialdeei zati bat bidaltzeko, eta, beraz, ez du zehaztu zenbat bidaliko duen.

Albiste gehiago mundua

Gehiago kargatu