Gerra Ukrainan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urkulluk "irmotasuna" eskatu die NBEri eta EBri Errusiaren aurka

Eusko Jaurlaritzak "Errusiaren eraso militarra goitik behera gaitzesten" duela berretsi du, eta erbesteratuentzat harrera baliabideak prestatzen ari dela.
Urkullu en Bermeo. Foto: Efe
Urkullu, Bermeon. Argazkia: Efe

Iñigo Urkullu lehendakariak "irmotasuna" eta "isun eraginkorrak" eskatu dizkie NBEri eta EBri Errusia "nazioartean isolatzeko" eta gerra amaitzeko.

Urkulluk Bermeon izan du ekitaldia, 1937tik 1958ra, Gerra Zibilean eta Frankismoan, trenbidea eraikitzeko lanetara behartu zituzten pertsonei egindako omenaldian.

Eusko Jaurlaritzaren buruak azpimarratu du gerra "ez zibil, injustu eta ez gizatiar" baten biktimak oroiu dituztela, eta berdina gertatzen ari dela Ukrainan: "heriotza, kaosa eta hondamendia".

Horregatik, Eusko Jaurlaritzak "Errusiaren eraso militarra goitik behera gaitzesten" duela berretsi du. "Nazioarteko legediaren urraketa bat da, eta giza eskubideen aurkako erasoa. Elkartasuna adierazten diegu Ukrainako herritarrei eta ordezkari instituzional zilegiei", gaineratu du.

Bere ustez "beharrezkoa da" irmo jokatzea Errusia "nazioartean isolatzeko", eta "isun eraginkorrak" jartzea, "gerra eteteko helburuarekin".

Urkulluk iragarri du biktimen eta erbesteratuen esku jartzeko laguntza eta harrera baliabideak prestatzen ari direla jada.

Zentzu horretan, "politika europar komuna" edukitzearen garrantzia azpimarratu du.

 

 

Albiste gehiago mundua

Gehiago kargatu