Ukrainako gerra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ukrainak, Moldaviak eta Georgiak bat egiteko prozesua martxan jartzea adostu du EBk

Zentzu horretan, 27 estatu kideek Europako Batzordeari lehen pausoa emateko eskatu diote. Ukrainari, Moldaviari eta Georgiari hautagai estatusa eman ala ez erabakitzeko txostena egitea eskatu diote Batzordeari, hain zuzen ere.
Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak iragan astean sinatu zuen eskaera ofiziala. Argazkia: EFE
Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak iragan astean sinatu zuen eskaera ofiziala. Argazkia: EFE

Etorkizunean, Ukrainak, Moldaviak eta Georgiak Europar Batasuneko kide bihurtu ahal izateko prozesua martxan jartzea adostu dute EBko estatu kideek, iragan astean hiru herrialde horiek Bruselari eskaera egin ondoren.

Batasuneko presidentetza frantziarrak Twitter sare sozialean jakitera eman duenez, 27 estatu kideek Europako Batzordeari lehen pausoa emateko eskatu diote. Ukrainari, Moldaviari eta Georgiari hautagai estatusa eman ala ez erabakitzeko txostena egitea eskatu diote Batzordeari, hain zuzen ere.

Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak EBn sartzeko eskakizuna iragan astean sinatu zuen, Errusiak otsailaren 24an inbasioa abiatu ostean.

Moldaviak eta Georgiak gauza bera egin zuten segidan, Moskuren beldur.

Kievek, Chisinauk eta Tblisik EBn sartzeko irizpideak betetzen dituzten ala ez aztertzeko Batzordeak txostena egin behar du orain. Besteak beste, Batasunaren oinarrizko balioen errespetua, demokrazia bermatzeko erakunde egonkorren eta merkatu ekonomiaren existentzia dira baldintzak.

Bruselak balorazioa amaitutakoan, EBko estatu kideek aho batez onartu beharko dute, eta orduan bakarrik hasiko lirateke bat-egite negoziazioak.

Egun, Turkia, Serbia eta Montenegro Bruselarekin negoziatzen ari dira EBn sartzeko, eta Albaniak eta Ipar Mazedoniak hautagai estatusa lortu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Fotografía de archivo del 11 de diciembre de 2025 que muestra a la líder opositora venezolana María Corina Machado hablando durante una conferencia de prensa tras recibir el Premio Nobel de la Paz 2025, en Oslo (Noruega)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Machadok eskerrak eman dizkio Trumpi Maduro atxikitzeagatik eta lehenbailehen itzultzeko asmoa agertu du

Fox News telebista katean egindako elkarrizketa batean, Machadok adierazi du bera buru duen oposizioak Venezuela Ameriketako energia gune bihurtuko lukeela, atzerriko inbertsioaren segurtasuna bermatzeko zuzenbide estatua berrezarri eta Maduroren agintaldian herrialdetik ihes egin zuten venezuelarren itzulera erraztu. Hala ere, Trumpek Venezuelako gobernua Machadoren esku uztea baztertu du, herrialdearen babesik ez duela argudiatuta. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X