Ukrainako gerra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Europara % 68 gas likidotu gehiago bidaltzeko akordioa lortu dute AEBk eta Europar Batasunak

Ameriketako Estatu Batuek gutxienez 15.000 milioi metro kubiko gehiago bidali nahi dituzte Europar Batasunera. Joe Biden AEBko presidenteak eta Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak ofizial egin dute akordioa.
Gas likidotu gehiago bidaliko dute AEBk. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.
18:00 - 20:00
Gasari buruzko akordioa lortu dute AEBk eta Europar Batasunak

Joe Biden AEBko presidenteak eta Ursula von der Leyen Europako Batzordeko (EB) buruak akordioa izenpetu dute gaur, AEBk % 68 gas likidotu gehiago bidali dezan Europara. Azken helburua Errusiarekiko menpekotasuna gutxitzea da.

Joe Biden AEBko presidenteak eta Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak ofizial egin dute akordioa Bruselan, eta horri buruzko xehetasunak eman dituzte elkarrekin eskaini duten prentsaurrekoan.

AEBk urtean 15.000 milioi metro kubiko gehiago bidaliko du Europar Batasunera, 37.000 milioira iritsi arte. 2021ean, ostera, zenbatekoa 22.200 milioikoa izan zen.

Europako Batzordeak, bere aldetik, 2030era arte 50.000 milioi metro kubiko gehiago erosteko konpromisoa hartu du Ameriketako Estatu Batuekin.

Europar Batasunak 155.000 milioi metro kubiko erosten dizkio urtero Errusiari. Pixkanaka Errusiatik etorriko ez den gasa Ameriketako Estatu Batuetatik, Qatarretik, Egiptotik edo Afrika Mendebaldeko herrialdeetatik datorrenarekin ordezkatu nahi du.

Urtarrilaren amaieran, Errusiak Ukraina inbaditu baino lehen baina tentsioa goraka zihoala ikusita, AEBk eta EBk Europaren energia hornidura bermatzeko ituna izenpetu zuten. Orduko hartan, Von der Leyen eta Biden presidenteek bi konpromiso hartu zituzten: segurtasun eta jasangarritasun energetikoa bermatzea eta energia garbiak gehiago sustatzea.

Von der Leyenek azpimarratu duenez, Errusiari aurre egiteko, bi norabidetan ekitea adostu dute EBk, AEBk, Erresuma Batuak, Kanadak eta Japoniak. Errusiari zigorrak handitzea eta Errusiarekiko dagoen menpekotasun energetikoa murriztea.

Zure interesekoa izan daiteke

Iran gizakateak zubia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irandarrek giza-kateak osatu dituzte zentral elektriko eta zubietan, Trumpen mehatxuen aurrean

Donald Trump AEBko presidenteak Ormuzeko itsasartea irekitzeko emandako epea amaitu baino ordu batzuk lehenago, Irango herritarrak kalera irten dira eta giza-kateak osatu dituzte zentral elektriko eta zubietan. Irango banderak, erresistentziarako deia egiten duten kartelak edota liderren argazkiak hartuta, azpiegitura publikoak erasotzea gerra-krimena dela salatu dute.

WASHINGTON (United States), 06/04/2026.- US President Donald Trump, along with Secretary of Defense Pete Hegseth (2-L), Chairman of the Joint Chiefs of Staff General Dan Caine (R), and CIA Director John Ratcliffe (L), briefs the media on Iran from the White House in Washington, DC, USA, 06 April 2026. EFE/EPA/JIM LO SCALZO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trump: "Ormuz zabaldu ezean, gau bakarrean suntsi dezakegu herrialde osoa"

Euskal Herrian goizaldeko 02:00ak direnean amaituko da Ormuzko itsasartea zabaltzeko Trumpek Irani emandako epea. Iranek Pakistanen bitartekaritzarekin proposatutako 10 puntuko dokumentua ez zaio, nonbait, nahikoa iruditu AEBko presidenteari. Iranek esan du negoziazioak ez direla mehatxuekin bateragarri. Israelek, bitartean, irandarrei ohartarazi die ez daitezela trenean ibili ez badute bizia arriskuan jarri nahi.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X