Ukrainako gerra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Abramovich eta bi negoziatzaile ukrainar ustez pozoitu egin zituztela zabaldu dute

The Wall Street Journal egunkariak arabera, enpresari errusiarra eta bi negoziatzaile ukrainarrak arriskutik kanpo daude eta hobera egiten ari dira. Bi herrialdeen arteko elkarrizketak zapuztu nahi dituzten "elementu erradikal errusiarrei" egotzi diete erasoaren ardura.
Roman Abramovich. Artxiboko argazkia: EFE
Roman Abramovich. Artxiboko argazkia: EFE

Joan den otsailean Kieven egindako bilera batean Roman Abramovich enpresari errusiarra eta Ukrainaren talde negoziatzaileko bi ordezkari pozoitu egin zituztela zabaldu du The Wall Street Journal egunkariak.

Hirurek ondoko sintomak pairatu zituzten: gorriuneak begietan, etengabeko negar-jario mingarria eta ezkatatzea eskuetan eta aurpegian.

Hirurak arriskutik kanpo daude eta hobera egiten ari dira. Egunkari horren arabera,  bi herrialdeen arteko elkarrizketak zapuztu nahi dituzten "elementu erradikal errusiarrei" egotzi diete erasoaren ardura.

Abramovich hainbat hiriburutan izan da, tartean Leopolisen, Kieven eta Moskun, Errusia eta Ukrainaren arteko negoziazioetan bitartekari gisa. Volodomir Zelenski presidente ukrainarrarekin ere bildu zen, baina honek ez du inolako kalterik izan, bere bozeramaileak The Wall Street Journal-i adierazi dionez.

Oraingoz ez dute argitu balizko pozoitzea zerk eragin zuen.

 

Zure interesekoa izan daiteke

WASHINGTON (United States), 06/04/2026.- US President Donald Trump, along with Secretary of Defense Pete Hegseth (2-L), Chairman of the Joint Chiefs of Staff General Dan Caine (R), and CIA Director John Ratcliffe (L), briefs the media on Iran from the White House in Washington, DC, USA, 06 April 2026. EFE/EPA/JIM LO SCALZO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trump: "Ormuz zabaldu ezean, gau bakarrean suntsi dezakegu herrialde osoa"

Euskal Herrian goizaldeko 02:00ak direnean amaituko da Ormuzko itsasartea zabaltzeko Trumpek Irani emandako epea. Iranek Pakistanen bitartekaritzarekin proposatutako 10 puntuko dokumentua ez zaio, nonbait, nahikoa iruditu AEBko presidenteari. Iranek esan du negoziazioak ez direla mehatxuekin bateragarri. Israelek, bitartean, irandarrei ohartarazi die ez daitezela trenean ibili ez badute bizia arriskuan jarri nahi.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X