Ukrainako gerra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

NATOk adierazi du tropa errusiarrak ez direla Ukraina iparraldetik erretiratu

Errusiako Gobernuak iragarri zuen Kieven aurkako erasoak murriztuko zituela, Ukrainarekin izaten ari diren negoziaketak errazte aldera. Alabaina, NATOk ohartarazi du tropa errusiarrak "berrantolatzen" ari direla, "eta ez erretiratzen".
Errusiako Armadak merkataritza zentro bat suntsitu zuen Kieven. Artxiboko argazkia: EFE
Errusiako Armadak merkataritza zentro bat suntsitu zuen Kieven. Artxiboko argazkia: EFE

NATOk adierazi du Errusiak ez dituela bere tropak erretiratu Kiev ingurutik eta Ukraina iparraldetik, Donbassen pilatzeko, aste honetan Moskuk iragarri duen moduan.

Errusiako Gobernuak jakinarazi zuen Kieven eta Ukraina iparraldean "nabarmen murriztuko" zituela eraso militarrak, Ukrainarekin izaten ari diren negoziaketak errazte aldera.

Alabaina, Jens Stoltenberg NATOko idazkari nagusiak salatu du ez dutela emandako hitza bete. "Errusiak sarritan esan du gezurra bere asmoen harira, eta egiten duena soilik hartuko dugu kontuan. Gure inteligentziaren arabera, tropa errusiarrak berrantolatzen ari dira, baina ez dira erretiratu", ohartarazi du.  

"Tropa errusiarrak Donbassen biltzen ari dira, berriro hornitzeko eta erasoaldi militarra sendotzeko", erantsi du.

"Aldi berean, Kieven eta beste hiri batzuen aurkako jazarpenari eusten dio eta, beraz, eraso gehiago izango direla eta sufrimendu gehiago eragingo dutela aurreikusten dugu", nabarmendu du.

"Errusiak zentzurik gabeko gerra honi amaiera eman dio, bera tropa guztiak erretiratu behar ditu eta zintzotasunez heldu behar dio elkarrizketari", adierazi du.

Zure interesekoa izan daiteke

WASHINGTON (United States), 06/04/2026.- US President Donald Trump, along with Secretary of Defense Pete Hegseth (2-L), Chairman of the Joint Chiefs of Staff General Dan Caine (R), and CIA Director John Ratcliffe (L), briefs the media on Iran from the White House in Washington, DC, USA, 06 April 2026. EFE/EPA/JIM LO SCALZO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trump: "Ormuz zabaldu ezean, gau bakarrean suntsi dezakegu herrialde osoa"

Euskal Herrian goizaldeko 02:00ak direnean amaituko da Ormuzko itsasartea zabaltzeko Trumpek Irani emandako epea. Iranek Pakistanen bitartekaritzarekin proposatutako 10 puntuko dokumentua ez zaio, nonbait, nahikoa iruditu AEBko presidenteari. Iranek esan du negoziazioak ez direla mehatxuekin bateragarri. Israelek, bitartean, irandarrei ohartarazi die ez daitezela trenean ibili ez badute euren bizitza arriskuan jarri nahi.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X