Errusiak erasoaldiari eusten dio ekialdean eta hegoaldean, baita Azovstal altzairutegiko setioari ere
Errusiako Armadak erasoaldiari eusten dio Ukrainako ekialdean eta hegoaldean, baita Azovstal altzairutegiko setioari ere, Mariupolen. Hiria ia kontrolpean dute Moskuko indarrek.
Ukrainako Estatu Nagusiak ziurtatu duenez, Errusiako indarrek Donetsk eta Luhansk guztiz kontrolatu nahi dituzte.
Donetsk eta Luhansk Kharkivetik sartuz kontrolatu nahi ditu Kremlinak. Kharkiv gogor bonbardatzen ari da, hiriburuan eta Izium hirian bereziki.
Ukrainako Armadaren arabera, azken 24 orduetan leherketak eta bonbardaketak izan dira Jerson eskualdean.
Bitartean, Mariupoleko setioak jarraitzen du, Azovstal altzairutegiaren inguruan. Agintarien hitzetan, Ukrainako Armadaren Azov erregimentuko mila bat soldaduk eta beste mila zibil inguruk babes hartu dute bertan.
Kieven aurkako erasoa
Bestalde, erreskate taldeek gorpu bat aurkitu dute ostegunean Kieven erasotutako eraikinaren hondakinen artean. Honenbestez, Errusiaren erasoak hildako bat eta hamar zauritu utzi ditu.
Errusiaren eraso batek 25 solairuko eraikin bat partzialki suntsitu zuen Shevchenkivskyi barrutian.
Ostegunean, erasoa eta Antonio Guterres NBEko idazkari nagusiaren bisita aldi berean gertatu ziren. Kieveko alkateak salatu zuenez, Errusiaren bonbardaketek 100 hildako baino gehiago utzi dituzte Ukrainako hiriburuan dagoeneko.
Transnistria eta NATO
Europar Batasunak Moldaviari "elkartasuna" adierazi dio berriro, eta azken egunetan Transnistrian gertatutako erasoen arduradunei lurraldearen "ezegonkortasuna" saihestea eskatu die.
Azken egunetan, Transnistriako agintariek erasoak salatu dituzte. "Bandera faltsuko" operazioak izan direla esan dute aditu askok, eta Ukrainak gerran sartzeko aitzakia bezala deskribatu ditu.
Azkenik, Estonia, Letonia, Lituania eta Poloniako ministroak Rigan bildu dira. Euren herrialdeetan NATOren presentzia areagotzea nahi dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Gerrari amaiera emateko, Iranen planaren hamar gakoak
Iranek arma nuklearrak ez fabrikatzeko konpromisoa hartu du, eta bere kontrako zigor guztiak kentzea eta jasandako kalteak konpentsatzeko funts bat sortzea eskatu du. Horiek dira, besteak beste, Teheranek AEBkin gerraren amaiera negoziatzeko aurkeztu duen planaren puntuak.
AEBk eta Iranek bi asteko su-etena adostu dute, Ormuz ireki egingo dutela bermatuta
Pakistanen bitartekaritzak su-eten akordioa lortzea ahalbidetu du. Ituna berehala sartuko da indarrean, eta Islamabadeko bake negoziazioei ateak irekiko dizkie.
Irandarrek giza-kateak osatu dituzte zentral elektriko eta zubietan, Trumpen mehatxuen aurrean
Donald Trump AEBko presidenteak Ormuzko itsasartea irekitzeko emandako epea amaitu baino ordu batzuk lehenago, Irango herritarrak kalera irten dira, eta giza-kateak osatu dituzte zentral elektriko eta zubietan. Irango banderak, erresistentziarako aldarriak eta liderren argazkiak hartuta, azpiegitura publikoak erasotzea gerra-krimena dela salatu dute.
Trumpen azken mehatxua: "Gaur gauean zibilizazio oso bat hilko da"
Irani emandako ultimatuma amaitzeko ordu gutxiren faltan, agintari estatubatuarrak iragarri du gaur "munduaren historia luze eta konplexuko unerik garrantzitsuenetako bat" biziko dela.
Petrolioaren prezioa, gorantz: 111 dolarrera iritsi da; Iranen aurkako erasoaren aurretik, 72 dolarrean zegoen
Trumpen ultimatuma amaitzeko ordu batzuk falta direnean, Irango gerra gelditzeko balizko akordio baten zain jarraitzen dute merkatuek.
Trump: "Ormuz zabaldu ezean, gau bakarrean suntsi dezakegu herrialde osoa"
Euskal Herrian goizaldeko 02:00ak direnean amaituko da Ormuzko itsasartea zabaltzeko Trumpek Irani emandako epea. Iranek Pakistanen bitartekaritzarekin proposatutako 10 puntuko dokumentua ez zaio, nonbait, nahikoa iruditu AEBko presidenteari. Iranek esan du negoziazioak ez direla mehatxuekin bateragarri. Israelek, bitartean, irandarrei ohartarazi die ez daitezela trenean ibili ez badute bizia arriskuan jarri nahi.
Trumpek Artemis II.aren misioko tripulatzaileekin hitz egin du eta izan duten ausardia eskertu die
AEBko presidenteak tripulazioarekin hitz egin zuen, Ilargiaren alde ezkutua behatu ondoren, egindako misio historikoagatik zoriontzeko. "Gaur Historia egin duzue, eta harro sentiarazi duzue Amerika osoa, izugarri harro", esan zuen Trumpek elkarrizketan.
Artemis II misioak Lurrera itzultzeko bidaia hasi du, Ilargiaren alde ezkutua behatu ondoren
Aurreikusita zegoen bezala, misioko lau astronautek —Reid Wiseman, Victor Glover, Christina Koch eta Jeremy Hansen— Lurrarekiko komunikazioa galdu dute, 40 minutuz. Tarte horretan, satelitearen alde ezkutua behatu dute eta inoiz ikusi gabeko tokien argazki eta datuak bildu dituzte.
Artemis II misioa: "Gizakia Lurretik inoiz urrunen egon den tokira iritsi gara"
Lau astronautak gaur sartu dira Ilargiaren orbitan, eta satelitearen alde ezkutua behatzen hasiko dira. Lehen irudiak erakusten hasi da NASA gaur.
Iranek AEBren su-eten proposamena baztertu eta gerra behin betiko bukatzeko eskatu du
Iranek hamar puntuko proposamen bat helarazio dio AEBri, Pakistanen bitartez, gatazka erabat bukatzeko helburuarekin. Trumpen arabera, "ez da nahikoa", eta Iran osorik suntsitzeko mehatxua bota du, berak jarritako epea betetzen bada.