Putinentzat, hobe gerra txar bat bake txar bat baino
Indar ukrainarrek Errusiako indar erasotzaileei 40 kilometro atzera pausoa egitera behartu zieten duela egun batzuk Kharkiv inguruan, Ukrainako ipar-ekialdean. Errusiak bere aldetik ez du ia aurrerapenik lortu, Itsas Beltzeko kostaldeko eremu estu batean baino, Mariupoleko altzairutegiaren aurkako erasoek jarraitzen duten bitartean.
Blokeo honen aurrean, Claudia Majorrek, Berlingo Zientzia eta Segurtasunerako adituak ohartarazi duenez, Errusiak aurkitutako eragozpenek ez dituzte ukrainarrak gehiegizko baikortasun batera bultzatu; "Errusiaren eraso bat gaitzestea, lurralde handi bat berreskuratzea baino errazagoa da. Azken honek eskatzen duen lana askoz handiagoa baita", eta zera gaineratu du: " Hori horrela izango da, Ukrainak, agindu zaizkion armak, bi aste hauetan hartzen ez dituen bitartean".
Errusiako armada, uste dena baino, agian egoera okerrago batean dago, baina, alde egitea ez da kontutan hartu beharreko aukera Putinentzat, aditu honen ustez.: "Ez dakigu argi Errusiako armadan gertatzen dena. Baina maiatzaren 9an, nazien aukako garaipen historikoaren egunean Putinek zerbait ospatu behar du. Edo Mariupoleko altzairutegiaren menderatzea, edo errublo txanpona ezartzea bere kontrolpean dituen Ukraina ekialdeko lurraldeetan. Horrek esan nahiko luke, Errusia bertan geratzeko sartu dela. Edonola ere, erasoek jarraituko dute", uste du segurtasunean adituak.
Horren arrazoia, Majorren arabera, Errusia eta Ukrainako barne egoerak dira: "Une honetan, alde biek uste dute hobe joango zaiela, geratu ordez, gerrarekin jarraitzen badute", gainera azpimarratzen duenez: "Ukrainak bizirik irauteko borrokatzen du. Eta beraz, gerra honek luzaroan iraungo du. Hori horrela da, lurralde bati eraso egin eta menderatzea baino, errazagoa delako lurralde bat defendatzea."
Majorren ustez: " Putinek gerra amaitutzat ematen badu, hori etxean garaipen moduan saldu behar du. Une honetan uste du, gehiago irabazi dezakeela gerrarekin jarraitzen badu. Ukrainarrek, beren aldetik, galdutako lurraldeak berreskuratzen gehiago ahalegindu behar dira. Horretarako borondatea eta hartzen duten nazioarteko laguntza, beharrezkoa dute".
Claudia Majorren ondorioa hauxe da: "Errusiarentzat hobe da gerra txar bat egitea, bake txar bat izan baino".
Zure interesekoa izan daiteke
Trump: "Ormuz zabaldu ezean, gau bakarrean suntsi dezakegu herrialde osoa"
Euskal Herrian goizaldeko 02:00ak direnean amaituko da Ormuzko itsasartea zabaltzeko Trumpek Irani emandako epea. Iranek Pakistanen bitartekaritzarekin proposatutako 10 puntuko dokumentua ez zaio, nonbait, nahikoa iruditu AEBko presidenteari. Iranek esan du negoziazioak ez direla mehatxuekin bateragarri. Israelek, bitartean, irandarrei ohartarazi die ez daitezela trenean ibili ez badute euren bizitza arriskuan jarri nahi.
Trumpek Artemis II.aren misioko tripulatzaileekin hitz egin du eta erakutsitako ausardia eskertu die
AEBko presidenteak tripulazioarekin hitz egin zuen Ilargiaren aurpegi ezkutua behatu ondoren, egindako misio historikoagatik zoriontzeko. "Gaur historia egin duzue eta harrotasunez bete duzue Amerika osoa, harrotasun ikaragarria", esan zuen Trumpek elkarrizketan.
Artemis II misioak Lurrera itzultzeko bidaia hasi du, Ilargiaren alde ezkutua behatu ondoren
Aurreikusita zegoen bezala, misioko lau astronautek —Reid Wiseman, Victor Glover, Christina Koch eta Jeremy Hansen— Lurrarekiko komunikazioa galdu dute, 40 minutuz. Tarte horretan, satelitearen alde ezkutua behatu dute eta inoiz ikusi gabeko tokien argazki eta datuak bildu dituzte.
Artemis II misioa: "Gizakia Lurretik inoiz urrunen egon den tokira iritsi gara"
Lau astronautak gaur sartu dira Ilargiaren orbitan, eta satelitearen alde ezkutua behatzen hasiko dira. Lehen irudiak erakusten hasi da NASA gaur.
Iranek AEBren su-eten proposamena baztertu eta gerra behin betiko bukatzeko eskatu du
Iranek hamar puntuko proposamen bat helarazio dio AEBri, Pakistanen bitartez, gatazka erabat bukatzeko helburuarekin. Trumpen arabera, "ez da nahikoa", eta Iran osorik suntsitzeko mehatxua bota du, berak jarritako epea betetzen bada.
Ormuzko itsasartetik igarotzeko "protokoloa" negoziatzen ari dira Iran eta Oman
"Elkarrizketa hauen helburua da ontziak Ormuzko itsasartetik segurtasunez pasatzeko prozedura aztertzea", esan du gaur, astelehenarekin, Ismail Bagaei Irango Atzerri Ministerioko bozeramaileak.
AEB, Iran eta hainbat bitartekari 45 eguneko balizko su-eten bat negoziatzen egon litezke
Bestalde, Irango Atzerri ministroaren bozeramaileak esan du ez dituela Trumpen ultimatumak onartuko, "negoziazioa ez delako ultimatumekin, hilketekin edo gerra krimenak burutzeko mehatxuekin bateragarria".
17 eta 45 urte arteko gizon alemaniarrek baimena beharko dute hiru hilabete baino gehiagoz herrialdetik irteteko
Urtarrilaren 1ean indarrean sartu zen soldadutza lege berriaren arabera, herrialdetik kanpora hiru hilabetetik gorako egonaldiak egiteko Armadaren baimena beharko dute. Alemaniako Defentsa Ministerioko bozeramaile baten arabera, ordea, zerbitzu militarra borondatezkoa den bitartean baimenak emantzat joko dira.
Trumpek asteartera arte luzatu dio Irani Ormuzeko itsasartea irekitzeko ultimatuma
AEBko ekialdeko 20:00ak arte luzatu du epea. Asteazken goizaldea izango da Teheranen. Bien bitartean, Iranen hildakoak ugaritzen ari dira etengabe estatubatuarren eta israeldarren erasoen ondorioz.
Artemis II misioak Ilargiaren alderdi ezkutuari ateratako argazkia argitaratu dute
Misioa helmugara iristetik gertu dago, bost hamarkadatan lehenengo aldiz satelite naturalaren orbitara iristetik ordu gutxira, alegia.