ukrainako gerra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Odesako bizitegi-guneetan lau misil errusiarren erasoak salatu ditu Ukrainak

Ukrainar autoritateek erasoak baietsi dituzte Odesa hirian, herrialdeko hegoaldean, baina oraindik ez dute biktimen balantzerik eman. Errusiak, bestalde, ez du oraindik ezer esan informazio horri buruz.
Hondatutako eraikin bat, Odesan. Artxiboko argazkia: EITB Media
Hondatutako eraikin bat, Odesan. Artxiboko argazkia: EITB Media

Gutxienez lau misil errusiarrek Ukraina hegoaldeko Odesa hiriko bizitegi-guneak jo dituzte larunbat honetan, ukrainar autoritateek salatu dutenez. Oraindik ez dute biktimen balantzerik eman.

Gainera, Natalia Humeniuk Hegoaldeko Defentsa eta Segurtasun Indarren bozeramaileak jakinarazi duenez, altzari fabrika batek su hartu du, baina sugarrak kontrolpean daude jada.

"Talkaren ostean, sutea piztu da eta erreskate taldeak lanean ari dira tokian. Zaurituen inguruko informazio bila ari dira orain", azaldu du, Suspilne hedabideak jasotako adierazpenetan.

Iturri berdinen arabera, kostaldeko hiri horretako aerodromo militar baten aurka egin dute beste bi misilek ere, oraindik ebaluatu gabeko kalteak eragin dituztelarik.

Errusiak ez du oraindik ezer esan informazio horri buruz.

Albiste gehiago mundua

Gehiago kargatu