ERREFERENDUMA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Europar Batasunaren defentsa-politikan sartzea erabaki du Danimarkak

Hala adierazi dute erreferendumean parte hartu duten herritarren % 66k. Danimarkak 30 urte zeramatzan EBren defentsa-politikatik kanpo.
Mette Frederiksen Danimarkako lehen ministroa, pozarren, erreferendumaren emaitzarekin. EFE
Mette Frederiksen Danimarkako lehen ministroa, pozarren, erreferendumaren emaitzarekin. EFE

Danimarkak Europar Batasunaren defentsa-politikan sartzea erabaki du asteazken honetan egindako erreferendum historikoan. Europar Batasuneko estatu-kidea izan arren, defentsari lotutako gaietan ez parte hartzea erabaki zuen duela 30 urte. Alabaina, gaur, galdeketan parte hartu duten herritarren % 66,6k salbuespen horri amaiera ematea erabaki dute; %33,4k, berriz, kontra bozkatu dute.

Errusiak Ukraina inbaditu ostean, joan den martxoan deitu zuen erreferenduma Danimarkako Gobernuak, beste lau alderdiren babesarekin.

Danimarka 1972tik da Europar Batasuneko kidea, eta 1993an egindako erreferendumean, Maastrichteko Ituna onartu zuten, baina hainbat salbuespenekin: bere moneta propioari eustea eta Europar Batasuneko defentsa eta segurtasun politiketan ez parte hartzea erabaki zuten.

Gauzak horrela, Danimarkak ez du eskumenik Europar Batasunaren operazio militarretan parte hartzeko, ezta eremu horretan ematen diren eztabaida eta negoziazioetan egoteko ere. Halaber, Europako Defentsa Agentziatik kanpo dago.

Alabaina, NATOko kidea den heinean, Danimarkak Europar Batasunaren misio militarretan parte hartu du, Aliantzaren edo Nazio Batuen Erakundearen ikurrarekin izan bada ere.

Zure interesekoa izan daiteke

Fotografía de archivo del 11 de diciembre de 2025 que muestra a la líder opositora venezolana María Corina Machado hablando durante una conferencia de prensa tras recibir el Premio Nobel de la Paz 2025, en Oslo (Noruega)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Machadok eskerrak eman dizkio Trumpi Maduro atxikitzeagatik eta lehenbailehen itzultzeko asmoa agertu du

Fox News telebista katean egindako elkarrizketa batean, Machadok adierazi du bera buru duen oposizioak Venezuela Ameriketako energia gune bihurtuko lukeela, atzerriko inbertsioaren segurtasuna bermatzeko zuzenbide estatua berrezarri eta Maduroren agintaldian herrialdetik ihes egin zuten venezuelarren itzulera erraztu. Hala ere, Trumpek Venezuelako gobernua Machadoren esku uztea baztertu du, herrialdearen babesik ez duela argudiatuta. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X