Aljeriak merkataritza operazioak izoztuko dituela ukatu eta Espainiaren gas hornidura bermatu du orain
Espainiari gasa entregatzeko konpromisoak beteko dituela ziurtatu du Aljeriak, baina Espainiako enpresek kontratuak bete beharko dituztela erantsi du bertako Atzerri Ministerioak ohar batean. Era berean, Aljeriaren eta Espainiaren arteko krisiari EBk emandako erantzuna kritikatu du Aljerrek, aldez aurretik bertako Gobernuarekin hitz egin ez duelako.
Magrebeko herrialdearen diplomaziak merkataritza operazioak izoztuko dituenik ukatu du, hori "eskatu eta estigmatizatu dutenen buruan bakarrik dago".
Espainiari babesa agertzeko orduan, Europar Batzordea "presaka" ibili dela salatu du Aljeriak.
"Europako Batzordeak aldez aurretik Aljeriako Gobernuarekin hitz egin edo egiaztatu barik erantzun du, Aljeria-EB Elkartze Akordioari eragiten ez diola ziurtatu gabe", esan du Aljeriak EBn duen enbaxadak ohar batean.
Espainiaren gas hornidurari buruz, "kontratuetako konpromiso guztiak betetzea" enpresei dagokiela errepikatu du Aljeriako misio diplomatikoak.
Aljeriak hartutako erabakia "zuzendu" duelako pozik agertu da Espainiako Gobernua. Exekutiboko iturriek azpimarratu dutenez, "Europar Batasunak Espainiari adierazitako babesak eta emandako erantzunak Aljeria erabakia zuzentzera eraman dute".
Ordu batzuk lehenago, Europako Batzordeak esan du Aljeriak hartutako erabakia, Espainiarekin sinatutako Adiskidantza Ituna bertan behera uztea, "oso kezkagarria" dela. Are gehiago, EB-Aljeria Elkartze akordioa "urratu" dezakeela ohartarazi du.
"EBko Estatu kide baten aurka aplikatutako edozein neurri hertsatzaileri aurre egiteko prest dago Brusela", esan dute Josep Borrell EBko diplomazia buruak eta Valdis Dombrovskis Europako Batzordeko presidenteordeak agiri bateratu batean. "Hala ere, elkarrizketak lehentasuna du eztabaidak konpontzeko", erantsi dute.
Jose Manuel Albares Espainiako Atzerri ministroak salatu duenez, Aljeriaren "aldebakarreko" erabakiak EB-Aljeria "elkartze akordioa urratzen" du.
EB Aljeriaren merkataritza bazkide nagusia da, eta Afrikako herrialdearen nazioarteko merkataritzan pisu handiena du (2019ean % 46,7). Afrikako herrialdea, ostera, EBko merkataritza bazkideen zerrendan 28. tokian dago, eta merkantzien % 0,7 suposatu zuen 2020an.
Zure interesekoa izan daiteke
Hungariak Orbanen aroa ixteko aukera izango du igandean
Peter Magyar liberalak (inkestetan faborito argia da) garaipen sendoa behar du lehen ministro ohiak 16 urteko agintaldian altxatutako egiturak aldatzeko.
'Orion' ontzia itsasoratu da jada, eta amaitu da Artemis II misioa, 50 urtean Ilargira egindako lehen bidaia
Lau astronautak (Reid Wiseman, Victor Glover, Christina Koch eta Jeremy Hansen) osasun egoera onean daudela baieztatu du NASAk.
Artemis II misioko astronautak prest dira 02:07an Kaliforniako kostaldearen parean itsasoratzeko
Hego Euskal Herriko 02:07an, NASAren aurreikuspenen arabera, San Diegoko (Kalifornia) kostaldean itsasoratuko da Orion espazio ontzia.
Ekuadorrek % 50etik % 100era igoko ditu Kolonbiako inportazioen muga-zergak, merkataritza-gerra gogortuz
Noboaren gobernuaren arabera, "segurtasun nazionala" bermatzeko hartu dute erabakia, eta "erantzukizun partekatua indartzea du helburu, mugan narkotrafikoaren presentziari aurre egiteko". Petroren ustez, neurri hori "gehiegikeria" da, eta "errespetua" eskatu du "narkotrafikoak eraildako 200.000 kolonbiarrentzat".
Israelek iragarri du Hezbollahko buruzagiaren idazkaria eta iloba hil duela
Hildakoa Ali Yusef Harshi da, Naim Qassemen iloba.
Iranek itxi egin du Ormuzko itsasartea, hainbat orduz irekita egon ondoren
Itsasartea irekita egon da hainbat orduz. Itsasoko trafikoa monitorizatzen duten plataformek mugimenduak atzeman dituztela adierazi dute. Hala ere, Israelek Libanori egindako erasoaren ostean, Irango agintariek berriro etenarazi dute petrolio-ontzien nabigazioa, Guardia Iraultzailearekin lotutako Fars agentziak jakinarazi duenez.
Milaka indigena Brasiliara iritsi dira, 2026ko Lur Librea Kanpamentuan parte hartzeko
Brasilgo indigenek martxa bat egin dute Brasilgo Kongresu Nazionalera euren eskubideak aldarrikatzeko, Brasilian urtero egiten duten kanpaldiaren testuinguruan.
Israelek gutxienez 250 pertsona hil ditu Libanoren aurka egindako "erasorik handienean", su-etena izan arren
AEB eta Iranen artean bitartekari lanak egin dituen Pakistanen arabera, Libanori ere eragiten dio tregoak. Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak, ordea, akordiotik kanpo utzi du herrialdea.
Iranen bake-plan proposamenaren hamar gakoak
Iranek arma nuklearrak ez fabrikatzeko konpromisoa hartu du, eta bere kontrako zigor guztiak kentzea eta jasandako kalteak konpentsatzeko funts bat sortzea eskatu du. Horiek dira, besteak beste, Teheranek AEBrekin gerra amaitzea negoziatzeko aurkeztu duen planaren puntuak.
AEBk eta Iranek bi asteko su-etena adostu dute, Ormuz ireki egingo dutela bermatuta
Pakistanen bitartekaritzak su-eten akordioa lortzea ahalbidetu du. Ituna berehala sartuko da indarrean, eta Islamabadeko bake negoziazioei ateak irekiko dizkie.