UKRAINAKO GERRA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ukrainak Zaporizhiako zentral nuklearraren aurka eraso egin izana salatu du Errusiak

Errusiako autoritateen arabera, Ukrainak “irismen handiko mendebaldeko armak” erabili ditu. Kievek, bere aldetik, ez die oraindik erantzunik eman akusazio horiei.
Zaporihiako zentral nuklearra. Argazkia: EITB Media.

Zaporizhiako zentral nuklearraren aurkako eraso ukraniarra salatu dute Enerhodar hiri okupatuko errusiar agintariek, Ukrainako ekialdean.

Errusiaren arabera, bonbardaketan "irismen handiko mendebaldeko armak" erabili ditu Ukrainak.

Gainera, Errusiak salatu du jaurtigaiak administrazio-eraikin baten inguruan lehertu direla, eta erasoaren ondoren Ukrainako Indar Armatuek su eman diotela Enerhodarreko auzo bati.

Kievek, bere aldetik, ez die oraindik akusazio horiei erantzun.

Azken egunotan, borroka gogorren agertoki bihurtu da zentral nuklearra, eta erantzukizuna elkarri egozten diote Moskuk eta Kievek.

Albiste gehiago mundua

Asamblea General de la ONU
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Palestinako Estatuaren aitortza erdigunean dela abiatuko  da NBEren 80. Batzar Nagusian

Erresuma Batuak, Kanadak, Australiak, Portugalek eta Frantziak aitortu dute ofizialki Palestinako Estatua, goi-bileraren bezperan. Horren aurrean, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak esan du ez dela inolaz ere Palestinako Estaturik egongo, eta Bezalel Smotrich zein Itamar Ben Gvir Israelgo ministroek Zisjordania anexionatzea proposatu dute, Palestinako Estatua aitortzeko erabakiei erantzuteko.

Gehiago kargatu