Frantzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

2016an Nizan izandako atentatuaren epaiketa hasi da; 86 lagun hil eta 400 bat zauritu ziren bertan

2016ko uztailaren 14an, armatutako gizon batek kamioi bat gidatu eta jendetzaren aurka talka egin zuen. Frantziako Poliziak tiroka hil egin zuen gizona. Zortzi pertsona epaituko dituzte, ustez erasoa antolatu zutelakoan.
Atentatua 2016ko uztailaren 14an egin zuten
Atentatua 2016ko uztailaren 14an egin zuten. Argazkia: EFE.

Nizan (Frantzia) 2016ko uztailaren 14an izandako atentatuan ustez parte hartu zuten zazpi gizon eta emakume bat epaituko dituzte astelehenetik aurrera. Erasoan, armatutako gizon batek kamioi bat gidatu eta jendetzaren aurka talka egin zuen; ondorioz, 86 lagun hil ziren eta beste 400 bat zauritu. Frantziako Poliziak tiroka hil egin zuen gizona, Mohamed Lahouiej Bouhlel.

Erasoaren antolakuntzan parte hartu zutelakoan epaituko dituzte zortziak. Ikertutako hiru laguni (Mohamed Ghraieb, Chokri Chafrou eta Ramzi Arefa) gaizkile terroristekin elkartu izatea egotzi diete; horrek 30 urteko espetxe-zigorra ekar liezaieke. Beste bostak delitu arruntengatik, delitu egiteko elkartea osatzeagatik eta armen gaineko legeak urratzeagatik epaituko dituzte. Bost horietako bat iheslari dabil.

Armen bila ibiltzeagatik edo terroristari armak emateagatik dira susmagarriak. Ustez, jakin bazekiten erasotzailea erradikalizatuta zegoela, nahiz eta ez zekiten atentatua prestatzen zebilenik; azken hori ezin izan dute frogatu.

Sei urte baino gehiago joan dira atentatua gertatu zenetik; 2016ko uztailaren 14an izan zen, hau da, Frantziako Nazio Egunean. Biktimen senideek espero dute Parisen izango den epaiketan gertatutakoa argitzea: "Nire bezeroak egiaren zain daude, espero dute Justiziak ebaztea eta epaia izatea", laburbildu du, BFMTVrako, Chalus Penochetek; 45 salatzaileren ordezkaria da azken hori.

Abokatuek onartu dute biktima gehienak zuhurrak direla, epaiketaren aurrean; hori bai, uste dute "argia" ekar lezakeela. Halaber, prozesua "lasaigarria" izan daitekeelakoan dira, Fabien Rajon abokatuak azaldu duenez. "Biktimak jakitera eman nahi dute zenbat sufritu duten. Onarpena ere nahi dute", gehitu du Penochetek.

Zure interesekoa izan daiteke

WASHINGTON (United States), 06/04/2026.- US President Donald Trump, along with Secretary of Defense Pete Hegseth (2-L), Chairman of the Joint Chiefs of Staff General Dan Caine (R), and CIA Director John Ratcliffe (L), briefs the media on Iran from the White House in Washington, DC, USA, 06 April 2026. EFE/EPA/JIM LO SCALZO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trump: "Ormuz zabaldu ezean, gau bakarrean suntsi dezakegu herrialde osoa"

Euskal Herrian goizaldeko 02:00ak direnean amaituko da Ormuzko itsasartea zabaltzeko Trumpek Irani emandako epea. Iranek Pakistanen bitartekaritzarekin proposatutako 10 puntuko dokumentua ez zaio, nonbait, nahikoa iruditu AEBko presidenteari. Iranek esan du negoziazioak ez direla mehatxuekin bateragarri. Israelek, bitartean, irandarrei ohartarazi die ez daitezela trenean ibili ez badute euren bizitza arriskuan jarri nahi.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X