Erresuma Batua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Munduak agurtu du Elizabeth II.a, azken 70 urteetan Erresuma Batuko erregina izan dena

Elizabeth II.aren hilkutxa. Agentzietako bideo batetik ateratako irudia.
18:00 - 20:00
Munduak agurtu du Elizabeth II.a, azken 70 urteetan Erresuma Batuko erregina izan dena
55 minutuko elizkizuna amaitu denean bi minutuko isilunea gorde dute herrialde osoan. Ondoren, berriro ere prozesioan eraman dute gorpua Buckingham inguruan dagoen Wellington Arkuraino. Atzetik oinez seme-alabak eta ilobak zituela, denen buru Charles III.a erregea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

130.000 pertsona inguru argindarrik gabe geratu dira San Frantziskon

Pacific Gas and Electric (PG & E) konpainiak zabaldu duenez, 130.000 pertsona inguru argindarrik gabe geratu dira San Frantziskon (AEB), eta egoera konpontzeko lanean ari dira. Garraio publikoa eten egin da eta hainbat tokitan semaforoak ez dira martxan egon. Horrek zailtasunak eta atzerapenak eragin ditu trafikoan. Agintariek kaltetutako eremuetara ez joateko eskatu diete herritarrei, eta behar-beharrezkoa denean soilik jotzeko larrialdi zerbitzuetara.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X