Netanyahuren blokeak gehiengo zabala eskuratu du Israelgo bozetan
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministro izandakoak irabazi ditu herrialdeko hauteskundeak, botoen % 85 zenbatuta dagoela. Likudeko buruak zuzentzen duen blokeak, ultraeskuinaren eta ultraortodoxoen laguntzarekin, gobernua osatzeko nahikoa babes luke, horrenbestez.
Hauteskunde Batzorde Nagusiak emandako datuen arabera, 3,8 milioi boto zenbatu dituzte dagoeneko. Netanyahuren Likud eskuineko alderdia lehen indar da, eta 31 eserleku lortu ditu; Alderdi Sionista Erlijiosoak (ultraeskuina), 14, eta bi indar ultraortodoxoek, 20. Guztira, 65 lirateke, eta Parlamentuak 120 ditu.
Netanyahuren kontrako blokea tarte dezentera geratu da, eta Yair Lapid jarduneko lehen ministroa buru duen eskuineko, zentroko eta ezkerreko blokeak 50 ordezkari eskuratu ditu. Dena dela, liberalagoak diren eremuetako kontaketaren menpe egon daiteke emaitza.
Yesh Atid Lapiden alderdia bigarren indarra da, 24 ordezkarirekin. Meretz ezkerreko indarrak ez du oraingoz botoen % 3,25ko langa eskuratu eserlekua lortzeko. Hortaz, lau ordezkari galduko lituzke Netanyahuren kontrako blokeak.
Bestalde, Balad alderdi arabiarra gutxieneko horretatik gertu dago, baina oraingoz ez du erdietsi. Biek ordezkaritza lortuko balute, balantza mugituko litzateke.
Hauteslekuak itxi ondorengo inkestek ere Netanyahuren blokearen garaipena aurreikusten zuten, baina 61-62 ordezkari emanda. Horren kontrakoak 54-55 eserleku eskuratuko lituzkete.
Galdeketen emaitzen aurrean, zuhur azaldu zen Lapid, eta ondorioak atera baino lehen "azken boto-papera zenbatzeko deia" egin zuen.
Ifrentzuan, garaipen giroa zegoen Likuden egoitzan. Netanyahuk "garaipen handi baten atarian" zeudela esan zien jarraitzaileei, baina behin betiko emaitzen zain egoteko eskatu zuen.
2019tik Israelen egiten dituzten bosgarren hauteskundeak dira honakoak.
Zure interesekoa izan daiteke
Ekialde Hurbilera 3.000 soldadu bidaltzea aztertzen ari da AEB
Hainbat hedabideren arabera, 82. Aireko Brigada —aireko operazioak egiten espezialdua den eliteko unitate militarra— bidali nahi du Trumpek Ekialde Hurbilera, Iranen aurkako operazio militarrean parte hartzera.
Israelek adierazi du "segurtasun eremu bat" ezarri eta kontrolatuko duela Libano hegoaldetik Litani ibairaino
Israelgo Defentsa ministroak adierazi duenez, Israel iparraldean bizi direnen segurtasuna bermatzen den arte ez dira itzuliko Libano hegoaldetik iparraldera ebakuatu dituzten ehunka mila herritarrak.
Bruselak Hungariari eskatu dio argitu dezan Errusiari egin omen dizkion filtrazioen auzia
Hungariak ukatu egin du Errusiari Europar Batasuneko barne gaiei buruzko informazioa ematen ari zaiola, eta "albiste faltsutzat" eta "gezurtzat" jo ditu horren inguruan hedabideetan agertu diren informazioak.
EBk eta Australiak merkataritza libreko akordioa sinatu dute, ia hamar urteko negoziazioen ondoren
Horri esker, Australiak guztira 1.000 milioi euroko balioa duten muga-zergak kenduko ditu. Merkataritzan ez ezik, Defentsan eta Segurtasunean ere elkarlanean aritzea adostu dute bi aldeek.
Gutxienez 66 lagun hil eta 70 zauritu dira, Kolonbian, hegazkin militar batek izandako istripuan
C-130 Hercules aireontzia Puerto Leguizamo-Puerto Asis bidea egiten ari zen, eta Armadako langileak zeuden barruan istripua izan duenean. Guztira, 128 pertsona zeuden hegazkinean.
EAEko Osasun arloko lan-eskaintzetako hizkuntza-eskakizunen eskumena "nazionala” dela ondorioztatu du Europako Batzordeak
Bruselak horrela erantzun dio Espainiako herritar batek aurkeztutako ekimen bati. Horrek salatzen zuen Osasun arloko lanpostu publikoetara sartzeko euskara eskatzea neurriz kanpoko oztopoa izan daitekeela profesional kualifikatuentzat, eta arretaren kalitaterako kaltegarria izan daitekeela.
Trumpek bost egunez atzeratu du zentral elektrikoen aurkako eraso-oldea, Iranekin "elkarrizketa oparoa" izan baitu
"Azken bi egunetan" Iranekin gatazka "erabat konpontzeko" harremanak izan dituela jakinarazi du AEBko presidenteak. Irango Atzerri Ministerioak aitortu du AEB eurekin harremanetan jarri zela, baina azpimarratu du ez dela negoziaziorik izan.
Libano hegoaldea ez da leku segurua, ez kristauentzat ezta musulmanentzat ere
Israelgo Defentsa ministroak iragarri zuen Libano hegoaldea Gaza bihurtuko zela, eta horixe ari da gertatzen. Libanoko kristauak harrapatuta daude, askok Beiruteko aterpetxeetara egin dute ihes, baina beste batzuek ez dute hiria uzteko asmorik.
EBren eta Mercosurren arteko akordioa maiatzaren 1ean sartuko da indarrean, behin-behinean
Gauzak horrela, merkataritza libreko ituna aplikatuko da martxoa amaitu aurretik akordioa onartzen duten Mercosurreko herrialdeen artean. Oraingoz, Argentina, Brasil eta Uruguaik egin dute hori.
Kuba argindarra berreskuratzen hasi da, astebetean izan duen bigarren 24 orduko itzalaldiaren ostean
Habanan elektrizitate zerbitzuaren % 70 martxan dago. Ospitaleek eta ur-hornidurarako azpiegiturek dute lehentasuna.