Turkia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zortzi dira Istanbulgo atentatuan hildakoak

Horrez gain, 81 zauritu izan dira. Turkiako Poliziak 46 pertsona atxilotu ditu, tartean, bonba jarri omen zuen emakumea. Ankarak PKKri leporatu dio erasoa.
Atxiloketaren unea. Agentzien bideo batetik ateratako irudia.
18:00 - 20:00
Pertsona bat atxilotu dute Istanbuleko atentatuaren egilea izatea egotzita

Suleyman Soylu Turkiako Barne ministroaren hitzetan, zortzi dira dagoeneko Istanbulgo (Turkia) Istiklal etorbidean atzo egindako atentatu terroristan hildakoak. 81 pertsona zauritu dira, horietako bi, larri.

Mikel Ayestaran EITBk Ekialde Erdikoan duen berriemaileak, Al Jazeera telebista katearen iturriak aipatuta, bere Twitter kontuan jaso duenez, azken orduetan, bi pertsona gehiago hil dira, eta horrenbestez, zortzi dira hildakoak.

Ikerketari dagokionez, orain arte 46 pertsona atxilotu ditu poliziak. Tartean dago bonba jarri omen zuen emakumea. Atxilo hartutakoa siriarra da, Ahlam Albashir izenekoa.  Turkiako agintarien arabera, Albashirrek Kobani hirian (Siria iparraldea) jaso zuen atentatua egiteko agindua. Kurdistanen (Siria) dago Kobani, eta erresistentzia gune garrantzitsua da.

Turkiako Poliziak gaur jakinarazi duenez, atentatuaren susmagarri nagusiak aitortu omen du "PKK erakunde terroristak" trebatu zuela "inteligentzia agente berezi bezala".

Turkiak Kurdistango Langileen Alderdiari (PKK, turkieraz) leporatu dio atentatua, baina oraingoz, ez du inork bere gain hartu.

Fahrettin Altun Turkiako Presidentetzaren bozeramailearen arabera, atentatua "herrialde batzuek talde terroristei ematen dieten babesaren ondorio zuzena edo zeharkakoa da".

"Nazioarteak kontuan hartu beharko luke. Gure zibilen kontrako eraso terroristak herrialde horien babesaren ondorio da", erantsi du. Ankarak uste du AEBk, Suediak edo Finlandiak PKK diruz laguntzen dutela, eta babes horrekin lotu du atentatua.

Zure interesekoa izan daiteke

WASHINGTON (United States), 06/04/2026.- US President Donald Trump, along with Secretary of Defense Pete Hegseth (2-L), Chairman of the Joint Chiefs of Staff General Dan Caine (R), and CIA Director John Ratcliffe (L), briefs the media on Iran from the White House in Washington, DC, USA, 06 April 2026. EFE/EPA/JIM LO SCALZO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trump: "Ormuz zabaldu ezean, gau bakarrean suntsi dezakegu herrialde osoa"

Euskal Herrian goizaldeko 02:00ak direnean amaituko da Ormuzko itsasartea zabaltzeko Trumpek Irani emandako epea. Iranek Pakistanen bitartekaritzarekin proposatutako 10 puntuko dokumentua ez zaio, nonbait, nahikoa iruditu AEBko presidenteari. Iranek esan du negoziazioak ez direla mehatxuekin bateragarri. Israelek, bitartean, irandarrei ohartarazi die ez daitezela trenean ibili ez badute bizia arriskuan jarri nahi.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X