Irulegiko eskua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nazioarteko hainbat webgunek jaso dituzte Irulegiko aurkikuntzaren nondik norakoak

Baskoien hizkuntzan idatzitako testu zaharrenaren albistea Arabiar Emirerri Batuetara heldu da Sharjah 24 atariaren bidez. Portugalen eta Brasilen ere eskaini diote tartea, CNN Portugalek eta "Correio Braziliense" egunkariak artikulu bana egin baitute gaiarekin.
Sharjah24 Arabiar Emirerri Batuetako atariak Irulegiko eskuaz egin duen albistea.
Sharjah24 Arabiar Emirerri Batuetako atariak landu du gaia. Argazkia: sharjah24.ae

Baskoien hizkuntzan idatzitako testu zaharrena ("Sorioneku") Irulegin (Nafarroa) topatu dutela jakinarazi zuen atzo Aranzadi Zientzia Elkarteak, eta ordutik, Irulegiko eskuaren ingurukoak nonahi irakur daitezke Euskal Herrian, hedabide zein sare sozialetan, baina baita Espainiako zein Frantziako estatuetako hainbat ataritan ere. Hori bakarrik ez, gure mugak zeharkatu, eta besteak beste, Arabiar Emirerri Batuetara eta Brasilera heldu da albistea.

"Urrutiko intxaurrak 15, gerturatu eta bost" dio esaerak, baina kasu honetan, kontrakoa iruditu zaie Sharjah 24 Arabiar Emirerri Batuetako atariko arduradunei. Hala, Aranzadik zabaldutako irudiez hornitutako albistea eskegi dute euren webgunean. "Euskaraz idatzitako testurik zaharrena aurkitu dute Espainian" diote, hitzez hitz, ingelesez idatzitako lerroburuan ("Oldest known text in ancient Basque discovered in Spain"). Are gehiago, euren Twitterren kontuan ere partekatu dute albistea:

Hego Ameriketara ere, Brasilera zehazki, iritsi da baskoien arrabotsa. "Correio Braziliense" Brasilian egoitza duen egunkariak luzeago jorratu ditu aurkikuntzaren nondik norakoak, Irulegiko eskuaren argazki eta guzti. Portugaleraz idatzitako testua da, eta "euskaraz" idatzitako testurik zaharrena Nafarroan aurkitu dutela "baieztatutzat" ematen dute.

Horrek ere bere sareetan zabaldu du albistea:

Egunkari hori, gainera, ez da albistea hizkuntza horretan jaso duen bakarra. CNN Portugal atariak zehaztapen handiko artikulua idatzi du, eta Irulegiko eskuaren argazkiaz gain, Maria Chivite Nafarroako presidentearen txioa erantsi dio informazioari. "Antzineko euskaraz" idatzitako testu zaharrena "Espainia iparraldean" aurkitu dutela zehaztu dute titularrean.

Twitterren partekatutako txioan gehiago mugatu du aurkikuntzaren kokapena, esanez "Irulegui"ko gazteluaren hondakinen artean topatu dutela eskua, Iruñea hego-ekialdean: 

Time.news mundu zabaleko albisteak jasotzen dituen webguneak ere lekua egin dio Nafarroan egindako aurkikuntzari, ingelesez. Bideoz, hainbat argazkiz eta Aranzadi zein Nafarroako Gobernuko ordezkariek egindako adierazpenak bildu dituzte artikulu mamitsu batean.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X