IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Ukrainako gerra, Osakidetzako lan eskaintza eta suhiltzaileen legea

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Argazkia: EITB Media
Argazkia: EITB Media

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, otsailak 21, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Ukrainako gerra: Ukrainako gerra hasi zela urtebete beteko den honetan, inoiz ez bezalako jarraipen informatiboa egingo du EITBk, informazioa bertatik bertara biltzen. Izan ere, hilaren 24an beteko da urtebete Ukrainako inbasioa hasi zenetik, eta EITBko hedabide guztiek jarraipen zabala egingo diote herrialde horrek bizi duen egoerari.

- Osakidetzako lan eskaintza: Osakidetzaren lan eskaintza publikoan izena emateko epea zabalduko da gaur. 2020an, 2021ean eta 2022an EHAAn argitaratu eta hutsik geratu ziren postuak ez ezik, Egonkortzeko LEParen plazak ere eskainiko dituzte; guztira, 7.639 —Euskal Osasun Sisteman inoiz izan den lanpostu kopuru handiena—.

- Suhiltzaileen legea: Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak Euskadiko prebentzio, su-itzalketa eta salbamendu zerbitzuen lege-proiektua aurkeztuko du, Gobernu Kontseiluaren ostean.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X