Albiste izango dira: Kontrol saioa Legebiltzarrean, Soziometroa eta Baskoniaren debuta Kopan
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, otsailak 17, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Kontrol saioa Legebiltzarrean: Eusko Jaurlaritzak oposizioak ustelkeriari edo segurtasunik ezari buruz egindako galderei erantzun beharko die, besteak beste. Gainera, lehendakariak gazteak emantzipatzeko bultzatuko dituzten neurrien berri emango du, eta Etxebizitza sailburuak alokairu eskuragarriari buruzkoak. 09:30ean hasita, eitb.eus atarian zuzenean jarraitu ahal izango da.
- Soziometroa: Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak euskal jendartearen kezka eta lehentasunak eta agintarien inguruko balorazioak biltzen dituen txostena kaleratuko du gaur Soziometroaren bigarren zatian. Joan den ostiralean argitaratu zuen lehenengoa, foru eta udal hauteskundeetarako boto-asmoaren inguruko datuekin.
- Baskoniaren debuta Kopan: Atzo hasi eta igandera bitartean Badalonan jokatzen ari den 2023ko Saskibaloiko Errege Kopan, gaur egingo du debuta Cazoo Baskoniak, 21:30ean, Joventuten aurka. Kanporaketa hori gaindituz gero, Lenovo Tenerife – Kanaria Handia taldeen arteko kanporaketako irabazlea izango du zain finalaurreko partidan.
Zure interesekoa izan daiteke
Ayesa Digital uholdeak aurreikusteko eta kalteak murrizteko proiektu bat garatzen ari da, konputazio kuantikoaren bidez
Aranzadiko migratzaileentzako konponbide bat eskatzeko kanpaldia hasi dute Iruñean
Euskadiko Futbol Federazioak Euskal Selekzioaren nazioarteko ofizialtasuna lortzeko prozesua berrabiarazi du
Indarkeria matxistaren aurrean emakumeak ez daudela bakarrik eta babes-sare oso bat dutela gogora ekarri du Nafarroako Gobernuak
Donostian 400 etxebizitza babestu egiteko aurrerapauso garrantzitsua: Udalak Txomin Enea II birpartzelatzeko proiektua onartu du
Garabi handiak lanean ari dira Donostia Ospitaleko protoiterapia ekipoa instalatzeko
Eusko Jaurlaritza ume txikiak dituzten familientzako laguntzak ordaintzen hasi da