KRISIA FRANTZIAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

122 pertsona atxilotu dituzte bart Parisen, pentsioen erreformaren kontrako protestetan

Liskarrak izan dira hirugarren gauez, jarraian, Frantziako hiriburuan. Orotara, 400dik gora pertsona atxilotu dituzte azken 72 orduetan. Astelehenean erreformaren testua eztabaidatuko dute Frantziako Parlamentuan eta bi zentsura mozio ere ate joka ditu Macronek.
Istiluak izan dira Parisen bart, berriz ere. Argazkia: EFE
Istiluak izan dira Parisen bart, berriz ere. Argazkia: EFE

Frantziako Barne Ministerioak egindako kalkuluen arabera, gutxienez 122 pertsona atxilotu dituzte larunbat honetan Parisen, Emmanuel Macron presidentearen Gobernuak ezarritako pentsioen erreformaren aurkako protestetan. Ostegunean, dekretu bidez onartu zuten erreforma, Konstituzioaren 49.3 artikulura joz. Artikulu horrek edozein arau Asanbladan bozketarik egin gabe onartzea dakar, zentsura-moziorik ezartzen ez bada, beti ere.

Frantzia osoan izan dira mobilizazioak larunbat honetan. Jendetsuena, Parisen. Bertan, 20:00etan, manifestarien aurka jo zuen Poliziak, gas negar-eragilea erabiliz;  "barrikadak jartzen eta zabor-ontziak erretzen saiatzen diren gaikileen eta zalapartarien" aurka, Poliziaren arabera.

Bestalde, debekatu egin zuten atzo, Konkordia plazan eta Eliseoko Zelaietan manifestazioak egitea.

Marseilla, Toulouse, Nantes eta Gap hirietan ere milaka lagun atera ziren protestan eta horietan ere atxiloketak izan ziren.

Sindikatuek bederatzigarren greba eta manifestazio eguna deitu dute datorren ostegunerako.

Manifestantes protestando en París. Foto: EFE Manifestantes protestando en París. Foto: EFE

Zentsura mozioak Macronen aurka

Oposizioa gogor mintzatu da Gobernuaren aurka, "Konstituzioaren aurka" aritzea leporatu diote Macroni, baita "herriaren aurka" aritzea ere, Antoine Leument Frantzia Intsumisoaren diputatuaren esanetan.

Astelehenean, erreforma eztabaidatuko da Asanblea Nazionalean eta Errepublikarren jarrera erabakiorra izango da. Bi zentsura mozio aurkeztu dituzte Macronen aurka eta errepublikarren botoa beharrezkoa litzateke horietakoren bat aurrera ateratzeko.

Bruno Le Maire Ekonomia ministroak oharatarazi die "pailazokeria" dela diputatu kontserbadoreek muturreko alderdiekin batera botoa ematea.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X