Kontserbadoreek irabazi dituzte hauteskundeak Finlandian, Petteri Orpo buru dutela
Petteri Orpo kontserbadorearen Koalizio Nazionalaren Alderdia (PCN, % 20,8) izan da alderdi bozkatuena igande honetan Finlandian egin diren hauteskunde legegileetan, eskuin muturraren (PF) eta orain arte agintean egon den Sanna Marin lehen ministroaren Finlandiako Alderdi Sozialdemokrataren (PSDF) aurretik jarrita.
Lehia estua izan da, ordea, Finlandiarren Alderdi ultraeskuindarrak (PF) botoen % 20 lortu baititu, eta Sanna Marin lehen ministroaren PSDF alderdiak botoen % 19,9 lortu ditu. Botoen % 99,1 zenbatuta zeudeneko datuak dira.
PCNk Finlandiako Parlamentua osatzen duten 200 eserlekuetatik 48 (+10) lortuko lituzke, PFk 46 (+7) eta Marinen alderdiak 43 (+3). Parte-hartzea % 71,9koa izan da.
"Garaipen handia izan da!", adierazi du Orpok, eta aurreratu du bere alderdia buru duen koalizio-gobernua osatzeko asmoa duela. Gobernu horrek "Finlandia berreskuratuko du", esan du.
Sanna Marinek Koalizio Nazionalaren Alderdia eta Finlandiarren Alderdia zoriondu ditu. Gainera, PSDFk jasotako babesa eskertu du, botoen portzentajean zein eserlekuetan bere emaitzak hobetu dituelako. "Babesa eta eserleku kopurua handitu ditugu. Oso lorpen positiboa da, lehenengoak ez garen arren". Gaineratu duenez, "demokraziak hitz egin du. Finlandiako herriak botoa eman du eta demokraziaren festa beti da zoragarria. Badugu pozik egoteko arrazoirik", azpimarratu du.
Azkenik, Riikka Purra Finlandiarren Alderdiko buruzagiak nabarmendu duenez, bere alderdia "pinguinoak ekaitzaren erdian batzen diran gisan batu da". "Inoizko emaitzarik onena lortu duzue alderdi honentzat!", azpimarratu du jarraitzaileekin egindako ekitaldi batean.
Hauteskunde hauek NATOn sartzeko eskaerak baldintzatutakoak izan dira. Bloke komunitarioan Errusiarekin inork baino kilometro gehiago partekatzen dituen herrialdea da (1300 kilometro inguruko muga), eta erabateko aldaketa izan du neutraltasun historikoari dagokionez, Errusiak Ukraina inbaditu ondoren. Horren ondorioz, biztanleriaren % 80 inguruk herrialdea Aliantza Atlantikoan sartzea babestu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Petrolioaren prezioa, gorantz: 111 dolarrera iritsi da; Iranen aurkako erasoaren aurretik, 72 dolarrean zegoen
Trumpen ultimatuma amaitzeko ordu batzuk falta direnean, Irango gerra gelditzeko balizko akordio baten zain jarraitzen dute merkatuek.
Trump: "Ormuz zabaldu ezean, gau bakarrean suntsi dezakegu herrialde osoa"
Euskal Herrian goizaldeko 02:00ak direnean amaituko da Ormuzko itsasartea zabaltzeko Trumpek Irani emandako epea. Iranek Pakistanen bitartekaritzarekin proposatutako 10 puntuko dokumentua ez zaio, nonbait, nahikoa iruditu AEBko presidenteari. Iranek esan du negoziazioak ez direla mehatxuekin bateragarri. Israelek, bitartean, irandarrei ohartarazi die ez daitezela trenean ibili ez badute bizia arriskuan jarri nahi.
Trumpek Artemis II.aren misioko tripulatzaileekin hitz egin du eta izan duten ausardia eskertu die
AEBko presidenteak tripulazioarekin hitz egin zuen, Ilargiaren alde ezkutua behatu ondoren, egindako misio historikoagatik zoriontzeko. "Gaur Historia egin duzue, eta harro sentiarazi duzue Amerika osoa, izugarri harro", esan zuen Trumpek elkarrizketan.
Artemis II misioak Lurrera itzultzeko bidaia hasi du, Ilargiaren alde ezkutua behatu ondoren
Aurreikusita zegoen bezala, misioko lau astronautek —Reid Wiseman, Victor Glover, Christina Koch eta Jeremy Hansen— Lurrarekiko komunikazioa galdu dute, 40 minutuz. Tarte horretan, satelitearen alde ezkutua behatu dute eta inoiz ikusi gabeko tokien argazki eta datuak bildu dituzte.
Artemis II misioa: "Gizakia Lurretik inoiz urrunen egon den tokira iritsi gara"
Lau astronautak gaur sartu dira Ilargiaren orbitan, eta satelitearen alde ezkutua behatzen hasiko dira. Lehen irudiak erakusten hasi da NASA gaur.
Iranek AEBren su-eten proposamena baztertu eta gerra behin betiko bukatzeko eskatu du
Iranek hamar puntuko proposamen bat helarazio dio AEBri, Pakistanen bitartez, gatazka erabat bukatzeko helburuarekin. Trumpen arabera, "ez da nahikoa", eta Iran osorik suntsitzeko mehatxua bota du, berak jarritako epea betetzen bada.
Ormuzko itsasartetik igarotzeko "protokoloa" negoziatzen ari dira Iran eta Oman
"Elkarrizketa hauen helburua da ontziak Ormuzko itsasartetik segurtasunez pasatzeko prozedura aztertzea", esan du gaur, astelehenarekin, Ismail Bagaei Irango Atzerri Ministerioko bozeramaileak.
AEB, Iran eta hainbat bitartekari 45 eguneko balizko su-eten bat negoziatzen egon litezke
Bestalde, Irango Atzerri ministroaren bozeramaileak esan du ez dituela Trumpen ultimatumak onartuko, "negoziazioa ez delako ultimatumekin, hilketekin edo gerra krimenak burutzeko mehatxuekin bateragarria".
17 eta 45 urte arteko gizon alemaniarrek baimena beharko dute hiru hilabete baino gehiagoz herrialdetik irteteko
Urtarrilaren 1ean indarrean sartu zen soldadutza lege berriaren arabera, herrialdetik kanpora hiru hilabetetik gorako egonaldiak egiteko Armadaren baimena beharko dute. Alemaniako Defentsa Ministerioko bozeramaile baten arabera, ordea, zerbitzu militarra borondatezkoa den bitartean baimenak emantzat joko dira.
Trumpek asteartera arte luzatu dio Irani Ormuzeko itsasartea irekitzeko ultimatuma
AEBko ekialdeko 20:00ak arte luzatu du epea. Asteazken goizaldea izango da Teheranen. Bien bitartean, Iranen hildakoak ugaritzen ari dira etengabe estatubatuarren eta israeldarren erasoen ondorioz.