HAUTESKUNDEAK FINLANDIAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ultraeskuina garaile izan daiteke gaur, Finlandiako Parlamenturako hauteskundeetan

Azken inkesten arabera, oposizioko bi alderdi nagusiak, Kokoomus kontserbadoreak eta Benetako Finlandiarrak ultraeskuindarrak, birtualki berdinduta daude, botoen % % 20arekin.
Helsinki, gaur. Reuters agentziaren bideo batetik hartutako irudia.
Helsinki, gaur. Reuters agentziaren bideo batetik hartutako irudia.

09:00etan, Euskal Herrian 08:00ak zirenean, ireki dituzte hauteslekuak Finlandian, Eduskunta izeneko Parlamentua aukeratzeko. 200 diputatu hautatuko dituzte gaurko hauteskundeetan eta horretarako, 20:00ak arte eman ahal izango dute botoa 4,5 milioi finlandiarrek.

YLE telebista publikoak ostegunean argitara emandako inkestaren arabera, oposizioko bi alderdi nagusiak, Kokoomus kontserbadoreak eta Benetako Finlandiarrak ultraeskuindarrak, birtualki berdinduta daude, botoen % % 20arekin bakoitzak.

Hirugarren lekuan geratuko litzateke SDP egun gobernuan den Alderdi Sozialdemokrata. Sanna Marinen alderdiak botoen % 18,7 eskuratuko lituzke inkestaren arabera, 2019ko hauteskundeetako emaitzak hobetuz. Pandemiaren kudeaketa eta Rusia eta Ukrainaren arteko gerran izandako jarrera begi onez ikusi dute herritarrek baina ekonomia atzeraldian sartu zaie, zor publikoa BPGaren % 73 da eta inflazioa ere goraka doa eta horrek kalte egin dio Gobernuako alderdi nagusiari.

Ultraeskuinak irabaz ditzake hauteskunde parlamentarioak lehen aldiz Finlandiako historian

Inkesta honen arabera, kontserbadoreen eta SDP alderdiaren arteko aldea txikitu egin da, batetik; eta ultraeskuina indartu egin da, bestetik. Hala, Benetako Finlandiarrak alderdiak irabaz ditzake hauteskunde parlamentarioak lehen aldiz Finlandian.

Zentroko Alderdiaren gainbehera ere aurreikusten du inkestak, Gobenu koalizioan bazkide nagusi denarena, alegia. Botoen % 10,7 eskuratuko lituzke, inoizko gutxien.

Gobernuaren hirugarren bazkide diren Berdeen alderdiak ere 2,5 puntu galduko lituzke eta botoen % 9arekin geratuko lirateke.

1,7 milioi lagunek, boto emaileen % 40,5ak aurreko astean eman zuten botoa, 1970ean jarritako aukera baliatua. Boto horiek egunean zehar kontatuko dituzte eta emaitzak hauslekuak itxi berritan emango dira.

Zure interesekoa izan daiteke

WASHINGTON (United States), 06/04/2026.- US President Donald Trump, along with Secretary of Defense Pete Hegseth (2-L), Chairman of the Joint Chiefs of Staff General Dan Caine (R), and CIA Director John Ratcliffe (L), briefs the media on Iran from the White House in Washington, DC, USA, 06 April 2026. EFE/EPA/JIM LO SCALZO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trump: "Ormuz zabaldu ezean, gau bakarrean suntsi dezakegu herrialde osoa"

Euskal Herrian goizaldeko 02:00ak direnean amaituko da Ormuzko itsasartea zabaltzeko Trumpek Irani emandako epea. Iranek Pakistanen bitartekaritzarekin proposatutako 10 puntuko dokumentua ez zaio, nonbait, nahikoa iruditu AEBko presidenteari. Iranek esan du negoziazioak ez direla mehatxuekin bateragarri. Israelek, bitartean, irandarrei ohartarazi die ez daitezela trenean ibili ez badute bizia arriskuan jarri nahi.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X