MIGRAZIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Italiak migrazio larrialdi egoera ezarri du sei hilabeterako

Giorgia Meloni ultraeskuindarra buru duen Gobernuak 5 milioi euro bideratuko ditu Italian gelditzeko baimenik ez duten migratzaileak identifikatzeko eta kanporatzeak azkartzeko.
Italiako kostazainak migratzaileak erreskatatzen Mediterraneo itsasoan. Artxiboko argazkia: EFE
Italiako kostazainak migratzaileak erreskatatzen Mediterraneo itsasoan. Artxiboko argazkia: EFE

Italiako Gobernuak migrazio larrialdi egoera ezarri du sei hilabeterako, migrazio fluxuak eraginda.

Atzo, hartu zuen erabakia Ministroen Kontseiluak eta lurralde osoan egongo da indarrean. Giorgia Meloni ultraeskuindarra buru duen Gobernuak 5 milioi euro bideratuko ditu Italian gelditzeko baimenik ez duten migratzaileak identifikatzeko eta kanporatzeak azkartzeko. 

Italiako agintariek pasa den astelehenean emandako datuen arabera, asteburuan 2.000 migratzaile baino gehiago erreskatatu dituzte Mediterraneoan eta Jonikoan.

Migratzaileen iritsierak % 300 hazi direla dio Italiako Gobernuak. Bertatik jakinarazi dutenez, urtea hasi denetik 31.000 migratzaile iritsi dira Italiara, aurreko urtean baino ia lau aldiz gehiago.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

130.000 pertsona inguru argindarrik gabe geratu dira San Frantziskon

Pacific Gas and Electric (PG & E) konpainiak zabaldu duenez, 130.000 pertsona inguru argindarrik gabe geratu dira San Frantziskon (AEB), eta egoera konpontzeko lanean ari dira. Garraio publikoa eten egin da eta hainbat tokitan semaforoak ez dira martxan egon. Horrek zailtasunak eta atzerapenak eragin ditu trafikoan. Agintariek kaltetutako eremuetara ez joateko eskatu diete herritarrei, eta behar-beharrezkoa denean soilik jotzeko larrialdi zerbitzuetara.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X