Bederatzi pertsona hil dira eta zazpi zauritu Texaseko merkataritza-gune batean izandako tiroketan
Gutxienez bederatzi pertsona hil dira eta beste zazpi zauritu Texaseko Allen hiriko saltoki-gune batean izandako tiroketan, Estatu Batuetako hegoaldean.
Brian Harvey Alleneko poliziaburuak hedabideen aurrean esan duenez, tiroketaren egilea polizia batek hil du tiroz, erasoa izan den lekuan bertan. Hildakoetako bat haurra da.
Antza, zazpi pertsona merkataritza-gunean zendu dira, eta gainerako biak ospitalera bidean.
Zaurituetako hiru "larri" eta lau "egonkor" daudela jakinarazi du Harveyk.
BNO hedabidearen arabera, erasotzailea autoz iritsi zen, H&M katearen denda baten parean geratu eta tiroka hasi zen, barruan zeuden pertsonen aurka, bereizi gabe.
Hilketen berri izan eta berahala, Greb Abbott Texaseko gobernadoreak adierazpen bat kaleratu zuen, Alleneko bizilagunei elkartasuna adieraziz eta laguntza eskainiz.
Urtea hasi zenetik, Gun Violence Archive erakundeak 198 "tiroketa masibo" ditu zenbatuta Estatu Batuetan. Lau pertsona edo gehiago hiltzen dituzten tiroketak direnean jotzen dituzte "masibo" gisa.
Zure interesekoa izan daiteke
Errusiaren eraso gogorrak Kieven, Trump-Zelenski goi-bileraren bezperan
Moskuk eraso gogorrak egin ditu Ukrainako hiriburuaren eta ipar-ekialdeko eta hegoaldeko eskualdeen aurka, eta gutxienez hildako bat eta 19 zauritu eragin ditu.
Familia bereko lau valentziar desagertu dira Indonesian, ontzi bat hondoratu ostean
Familia bereko lau kide, lauak valentziarrak, desagertu dira Indonesian, ontzi turistiko bat hondoratu ostean. Aita eta hiru semeak dira desagertuta dauden lau pertsonak. Ama eta alaba, berriz, bizirik atera dituzte itsasotik. Olatuak eta euri jasak erreskate lanak zailtzen ari dira.
Zelenskik Europako buruzagiekin hitz egiten jarraitzen du, Trumpekin bildu aurretik
Ursula von der Leyen Europako Batzordeko buruak telefono bidez hitz egingo du gaur Zelenskirekin eta Trumpekin.
Bonba batek eztanda egin du Siriako Homs hiriko meskita alaui batean, eta gutxienez zortzi pertsona hil dira
Leherketa ostiral eguerdiko otoitza egiten ari zirela izan da, eta, ikerketaren lehen datuen arabera, bonba tenpluaren barruan zegoen jarrita.
Trumpen eta Zelenskiren igandeko bilerak beste mugimendu bat eragin dezake bake negoziazioetan
Errusiak, bestalde, baieztatu du Estatu Batuekin harremanetan jarri dela, Kievek eta bere aliatuek bultzatutako bake plan berria aztertu ostean.
Hauek dira aurten nazioartean izandako albiste nagusiak
Nazioarteko politikak galdera ugari utzi ditu mahai gainean. Trumpek narkoterrorismoa babestea leporatzen dio Venezuelari, Europa berrarmatzeko bidean da, eta ultraeskuinak gorakada handia izan du Alemanian, Austrian, Erresuma Batuan, Txekian, Portugalen eta Espainian.
Berriz irekiko dute Fukushimako zentral nuklearra
TEPCO enpresak munduko zentral nuklearrik handiena suspertuko du urtarrilean, tokiko agintarien oniritzia jaso ondoren.
Venezuelak 99 preso askatu ditu, 2024ko hauteskundeen ostean atxilotutakoak
Gobernuak azpimarratu duenez, "giza eskubideekiko errespetu zorrotza bermatzeko" hartu dute erabakia.
Estatu Batuek Estatu Islamikoaren kanpalekuak bonbardatu dituzte Nigerian
Donald Trump AEBko presidenteak iragarri duenez, misilekin erasotu dituzte talde jihadistak Afrikako herrialdearen ipar-mendebaldean dituen instalazioak.
Teleferikoa, Parisko mugikortasun arazoak konpontzeko proiektu berria
Orain arte, lur gainekoa edo azpikoa zen Parisko garraio publikoa, baina orain airera eramatea erabaki dute. Europan lehen aldia da horrelako proiektua martxan jartzen dela. Erosoa eta isila da Paris kanpoaldeko lau herri lotzen dituen teleferikoa.