Demokratek eta errepublikanoek zorpetze-muga gainditzeko aurreakordioa lortu dute
Joe Biden Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteak eta Kevin McCarthy alderdi errepublikanoko kideak igande honetan baieztatu dutenez, AEBko zorpetze-muga gainditzeko aurreakordioa lortu dute, herrialde horrek ordainketa-etendurarik izan ez dezan.
Ordezkarien Ganberako presidenteak kazetarien aurrean egindako agerraldian azaldu duenez, aurreakordioak "gastu publikoaren murrizketa historikoa" aurreikusten du, baita "herritarrak pobreziatik atera eta lan-mundura eramatea" ere. Ildo horretatik, AEBko herritarrentzat "duina" den aurreakordio bat adostea lortu dutela azpimarratu du.
Biden presidenteak azaldu duenez, aurreakordio honek demokraten kontzesioak jasotzen ditu, baina AEBko Gobernuaren "lehentasunei" men egiten die. "Langileak babesteaz gain, gastua murriztu eta ekonomia haztea ahalbidetzen duen aurrerapauso garrantzitsua da guztiontzat", gaineratu du McCarthyk.
Orain, bi aldeetako negoziazio-taldeek testu legegilea amaitu behar dute, eta Ordezkarien Ganberan (errepublikanoen esku) zein Senatuan (demokraten esku) bozkatuko dute asteazkenean, maiatzak 31.
Zorpetze-muga, AEBko Gobernuak bere legezko betebeharrak betetzeko eta Gizarte Aseguruaren etekinak, soldata militarrak, zor nazionalaren gaineko interesak, zergen itzulketak eta beste ordainketa batzuk ordaindu ahal izateko maileguan eskatzeko baimenduta duen gehienezko diru-kopurua da. Akordiorik lortu ezean, AEBko Gobernuak ez du dirurik izango fakturak ordaintzeko.
AEB, ordea, noizean behin zorpetze mugara heltzen da, eta krisia saihesteko aukera bakarra zorpetze-muga handitzea da; izan ere, beste herrialde batzuek ez bezala, Gobernuak, zorra Kongresuak ezarritako mugaraino baino ezin du jaulki, eta Kongresuak muga hori handitzeko ahalmena du, egoki deritzonaren arabera.
Herrialdeak 31,4 bilioi dolarreko legezko zorrera iritsi zen urtarrilaren 19an, eta, ondorioz, ezohiko neurriak hartu behar izan zituzten ordainketa-etendurarik ez izateko. Aurreakordio honekin, amaiera emango zaio demokraten eta errepublikanoen arteko desadostasunei, hilabeteak baitzeramatzaten berebiziko garrantzia duen gai horretan inolako akordiorik lortu gabe.
Zure interesekoa izan daiteke
Muga-zergen inguruko jarrera "irmoa" erakutsi du Trumpek, % 10eko muga-zerga globala ezarriko lukeen aginduarekin
AEBko presidenteak agerraldia egin du ostiral arratsaldean, eta epaia "guztiz etsigarria" dela esan du. Trumpek esan du "lotsatu" egiten dela "Auzitegi Goreneko zenbait kiderekin, gure herriarentzat zuzena dena egiteko adorerik ez dutelako".
AEBko Auzitegi Gorenak legez kanpokotzat jo ditu Trumpek ezarritako muga-zergak
Ebazpen honen ondorioz, inportazioak garestituta kaltetu diren milaka enpresak auzitara jotzeko aukera izango dute, eta dirua itzultzea eska dezakete.
Venezuelako Parlamentuak aho batez onartu du amnistia legea, eta "une politiko berri bat" ireki du
Delcy Rodriguez Venezuelako presidente arduradunak azpimarratu du "herriak modu baketsuan elkarbizitzen ikasteko" balioko duela, eta Helicoideko kartzela ixteko eskatu du.
10 egun eman dizkio Trumpek Irani akordio batera iristeko
AEBko presidenteak ez du Ekialde Hurbilean ekintza militarra egitea baztertzen. Hain zuzen ere, hainbat hedabideren arabera, larunbaterako prest egon daiteke armada erasoa hasteko.
Hamarkada bat igaro da Epstein kasuak Andrew Ingalaterrako printze ohia zipriztindu zuenetik
Karlos III.ak printze titulua kendu zion pasa den azaroan Andrew anaiari, eta Windsorretik kanporatu egin zuen, Jeffrey Epsteinekin izandako loturengatik.
Andrew printze ohia aske utzi dute, Epsteinekin lotura izatea egotzita hamar orduz atxilotuta egon ondoren
Aylsham herriko polizia-etxetik irten da ibilgailu baten atzealdean. BBC telebista kateak jakitera eman duenez, fidantzapean aske utzi dute, ikerketak aurrera egin bitartean. Funtzio publikoetan jokabide txarra izatea egotzi diote.
Zuckerbergek Instagram defendatu du epailearen aurrean, eta haien adinaz gezurra esaten duten adin txikikoak kritikatu ditu
Instagram sare sozialak erabiltzaileen adina egiaztatzeko dituen mekanismoak defendatu ditu Metaren sortzaile eta buru denak, Los Angelesen egiten ari diren epaiketan.
AEBko Armada Irani erasotzeko prest dago, baina Trumpek ez du erabakirik hartu oraindik
Azken egunotan, Pentagonoak hegazkin eta itsasontzi gehiago mugitu ditu Ekialde Hurbilera, eta inguru horretan duen presentzia nabarmen handitu. Gainera, Ekialde Hurbilean dituen langile batzuk Europara eta Estatu Batuetara mugiarazi ditu, Iranen gertatu daitekeenaren aurrean.
Zelenskik iragarri du Errusiarekin lan egiten dabilela, Ukrainako balizko su-etena egiaztatzeko mekanismoak ezartzeko
Ukraina, Errusia eta Ameriketako Estatu Batuetako ordezkariek Genevan egin dituzten hiruko bileraren ostean Zelenskik adierazi duenez, ordea, ez da aurrerapausorik izan arlo politikoan.
Iranek aurreratu du "oinarrizko akordio nuklearra" lortu duela AEBrekin
Helburu eta gai tekniko garrantzitsuenetan ados jarri dira, eta, orain, hori guztia testu batean ezarri beharko dute. Hala jakinarazi du Teherango Atzerri ministroak.