Gerra Ukrainan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Errusiako indar militarrek bost drone bota dituzte Krimean

Gainera, beste lau drone atzeman dituzte, euren helmugara iritsi aurretik. Ez da hildakorik izan, baina etxe batzuetako leihoak hondatuta geratu dira.

Errusiako indar militarrek bost drone bota eta beste lau atzeman dituzte, euren helmugara iritsi aurretik, Krimeako Dzhankoin hirian, han bertan dagoen Errusiako langile publiko batek jakitera eman duenez. Ukrainakoa zen Krimeako penintsula anexionatu zuen Errusiak 2014an.  

Ez da hildakorik izan, baina etxe batzuetako leihoak hondatuta geratu dira, Sergei Aksyonov Krimeako administrazioburuak azaldu duenez. Aksyonovek gaineratu duenez, piloturik gabeko hegazkin bat etxebizitza zonalde batean sartu da eta, horren ondorioz, 50 bat auzokide euren etxeetatik irtenarazi behar izan dituzte. Reuters agentziak ezin izan du txostena egiaztatu.

Dzhankoitik gertu hegazkinetarako egoitza militar bat du Errusiak. Ukrainako agintariek denbora luze daramate esaten Dzhankoi hiria eta inguruko zonaldeak Moskuk Krimean duen egoitza militarrik handiena bihurtu dela.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

130.000 pertsona inguru argindarrik gabe geratu dira San Frantziskon

Pacific Gas and Electric (PG & E) konpainiak zabaldu duenez, 130.000 pertsona inguru argindarrik gabe geratu dira San Frantziskon (AEB), eta egoera konpontzeko lanean ari dira. Garraio publikoa eten egin da eta hainbat tokitan semaforoak ez dira martxan egon. Horrek zailtasunak eta atzerapenak eragin ditu trafikoan. Agintariek kaltetutako eremuetara ez joateko eskatu diete herritarrei, eta behar-beharrezkoa denean soilik jotzeko larrialdi zerbitzuetara.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X