7.800 manifestariren aldarria entzun da Baionan, erretretaren erreformaren aurkako hamalaugarren protestan
Ia 8.000 lagun atera dira kalera gaur, asteartearekin, Baionan, Emmanuel Macron frantziar presidenteak bultzatutako erretretaren erreformaren aurka protesta egiteko. Gobernua presionatzeko asmoz Frantziar Estatuan egin duten hamalaugarren mobilizazio eguna da gaurkoa.
Parisen protestak beranduago hasi dituzte, 14:00ak jota. Zertxobait lehenago, CGT sindikatuko kideek 2024ko Olinpiar Jokoetako Batzorde Antolatzailearen egoitza blokeatu dute.
Paris kanpoaldean dagoen eraikin horren barrualdera sartu dira hainbat pertsona, eta kanpoan geratu den taldeak aldarriz bete du ingurua, pankartak eta banderak lagun.
"Ez badago erretirorik, ez dago Olinpiar Jokorik" izan da manifestariek oihukatu duten leloetako bat.
Orain arte ere antzeko "bideak" aukeratu dituzte sindikalistek protestarako, alegia, eraikin esanguratsuak hartu dituzte, pentsioen erreformaren kontrako "borrokan". Hala egin zuten, adibidez, iragan apirilaren 20an, Parisko burtsa kudeatzen duen Euronexten egoitzan sartuta.
Bitartean, manifestazioak hasi dituzte herrialde osoan. Guztira, 250 protesta zeuden deituta gaurko.
Horri aurre egiteko, 11.000 polizia (4.000 Parisen) ari dira lanean, "Black bloc" taldeek istiluak eragin ditzaketeelakoan.
Grebak bertan behera utzi ditu espainiar eta frantziar estatuen arteko hainbat hegaldi
Estatu mailan egin duten hamalaugarren greba egun honetan, espainiar Estatuarekin programatutako 40 hegaldi bertan behera gelditu dira, 12:00ak arte, Aenak jakitera eman duenez.
Guztira, 347 hegaldi zeuden aurreikusita gaurko.
Zure interesekoa izan daiteke
Libano hegoaldean "substantzia kimiko ezezagun bat" botatzea leporatu dio FINULek Israeli
Nazio Batuen Libanoko Bitarteko Indarrak adierazi du kezkatuta dagoela kimiko horiek osasunean, nekazaritza-lurretan eta zibilak beren etxeetara itzultzean izan dezaketen eraginagatik.
Mikel Reparazek egungo egoera geopolitikoari buruz egindako dokumentala proiektatuko dute bihar Bilbon
EITBren nazioarteko arduradunak lehia geopolitikoaren eremu liskartsuenetan grabatutako bideoak ikusentzunezko lan batean bildu dituzte. Dokumentala BBK Aretoan izango da ikusgai, eta ondoren, sosaldia antolatu dute.
AEBk irlaren kontrola bereganatzeko helburua izaten jarraitzen duela ohartarazi du Groenlandiako lehen ministroak
AEBko presidenteak diskurtsoa leundu eta indarra erabiltzeko mehatxuetan atzera egin duen arren, Groenlandiak uste du presioak bere horretan jarraitzen duela.
Ehunka hildako Kongoko meategi batean izandako luizi batean
Luizia joan den ostegunean gertatu zen, M23 matxino-taldearen kontrolpean dagoen meategi batean. Hildako gehienak artisau-meatzariak dira, baina meategiaren inguruan lan egiten zuten merkatari txikiak eta inguruko herrixketako bizilagunak ere hil dira.
Grammy sarien aurkezlea salatzeko mehatxua egin du Trumpek, Epsteinen uhartean egon zela esan zuelako
Trevor Noahk egindako bakarrizketetako batean esan zuenez, Trumpek "Epstein ez dagoenetik beste uharte bat behar du Bill Clintonekin egoteko", Groenlandiari erreferentzia eginez.
Mette-Marit Norvegiako printzesa, Elon Musk eta Jose Maria Aznar: Epstein pederastaren artxiboetan agertu berri diren izenak
Jeffrey Epstein sexu-delitugilearen artxiboetako hiru milioi orrialde baino gehiago argitaratu ditu AEBk. Bertan, politikarien eta Europako ehundutako sare handiaren isla.
Liam Conejo bost urteko mutikoa eta bere aita aske utzi dituzte eta Minnesotara itzuli dira
Fred Biery Texasko epaile federalak Liam eta Adrian Conejo behin-behinean aske uzteko agindua eman zuen larunbatean, irekitako immigrazio prozedura ebazten den bitartean. Aita-semeak ICEk atxilotu zituen Minnesotan, eta horrek haserrea eragin zuen herrialde osoan.
Rafahko pasabidea ireki dute, ia bi urtez itxita egon ondoren
Egiptoko segurtasun iturriek jakitera eman dutenez, egunean 150 pertsona atera ahalko dira Gazako Zerrendatik, eta 50 sartu.
Trumpek Irani eraso egiteko mehatxua berretsi du, Khameneik gatazka eskualde osora zabalduko dela ohartarazi ostean
Teheranekin gai nuklearren inguruan itun bat lortzea espero duela adierazi du AEBko agintariak, baina gehitu duenez, "akordiorik lortzen ez badugu, orduan jakingo dugu Khameneik arrazoia zuen ala ez".
Costa Ricak eskuinerako bidean jarraitzen du, eta Laura Fernandez izango du presidente
Lehen itzulian gehiengo zabalez irabazi du, eta aldaketa "sakonak eta atzeraezinak" agindu ditu. Oposizioak, berriz, ohartarazi du ez duela onartuko "bidegabekeriarik".