AEB
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trumpi inputazio federala ofizialki jakinaraziko diote gaur dokumentu sailkatuen auzian

AEBko presidente ohia atzo heldu zen Miamira. Bertako auzitegian irakurriko dizkiote (Euskal Herrian 21:00ak direnean) egotzitako 37 karguak. Aldekoen zein kontrakoen manifestazioak espero dira, 50.000 bat lagun, eta segurtasun neurri zorrotzak jarri dituzte martxan.
Turmp, bere kotxean, Miamira heltzean.
Turmp, bere kotxean, Miamira heltzean. Argazkia: EFE

Donald Trump AEBko presidente ohiari haren kontrako inputazio federala jakinaraziko dio gaur Miamiko Auzitegi Federalak. AEBko Gobernuaren dokumentu sailkatuak Mar-a-Lagon duen etxera eramatea egotzita, guztira 37 delitu leporatzen dizkiote. 

Bigarrenez inputatuko dute buruzagi errepublikanoa —Stormy Daniels auzian ere inputatu zuten, aktore pornoarekin izandako harremana isilarazteko legez kanpoko ordainketak egiteagatik—, baina delitu federalak egozten dizkiote oraingoan, eta 400 urteko kartzela zigorra ezar diezaiokete. Ziurtzat eman dute Trumpek bere burua errugabe joko duena. 

Besteak beste, honakoak leporatuko dizkiote: AEBko Gobernuaren instalazioetan soilik egon behar duten dokumentu sailkatuak eta sekretuak legez kanpo atxikitzea, justizia oztopatzea eta konspiratzea.

Floridan 15:00ak direnean (21:00etan Euskal Herrian) izango du hitzordua, Miamiko Justizia Jauregian. Segurtasun neurri zorrotzak jarri dituzte bertan, milaka manifestari espero baitira. Francis Suarez Miamiko alkate errepublikanoak nabarmendu duenez, 50.000 pertsona bilduko direla aurreikusi dute. 

"Gure komunitateko pertsona guztien segurtasuna bermatzeko lanean ari gara, eta hiriko erdigunean bizi diren, lan egiten duten edo bertatik igarotzen direnei ahalik eta enbarazu txikiena egiteko neurriak hartzen ari gara", adierazi du Daniella Levine Cava Miami-Dade konderriko alkateak.

Trumpek Bidenen kontra egin du beste behin

Buruzagi errepublikanoa atzo heldu zen Miamira, eta Doral hirian (Miamitik 20 bat kilometrora) duen hotelera joan zen zuzenean. Bertan igaro du gaua. 

"Doralera joateko prestatzen. INDARTSUAK izan behar gara denok, eta komunistak, marxistak eta muturreko ezkerreko zoroak GARAITZEKO prestatu. Gure herrialdea hondatzen ari dira. EGIN DEZAGUN AMERIKA BERRIRO HANDI!", idatzi du Trumpek bere sare sozialean. 

Beste behin AEBko egungo presidente demokrataren kontra egin du, gainera. "Fiskal berezi bat izendatuko dut Joe Biden AEBko presidente ustelenaren kontra egiteko, baita gure hauteskundeak, mugak edo herrialdea bera suntsitu nahi duten horien kontra egiteko ere", erantsi du. 

Goizean dozenaka jarraitzaile batu dira Trumpek Doralen duen hotelaren aurrean, euren babesa agertzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X