ESTATU BATUAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gutxienez pertsona bat hil eta 20 zauritu dira Illinoisen, esklabutzaren amaiera ospatzeko festa batean

Emantzipazioaren Eguneko festa batean izan da tiroketa, kalean. 200-300 pertsona inguru zeuden bertan tiro hotsak hasi direnean. Zaurituetako bi larri daude.

Gutxienez pertsona bat hil eta 20 zauritu dira Illinoisen (AEB), Emantzipazioaren Eguneko ospakizunetan izandako tiroketa batean. Esklabutzaren amaiera ospatzen dute Estatu Batuetan Juneteenth izenez ezagunagoa den egunean. Astelehenean, ekainaren 19an, da egun ofiziala, baina asteburuan hasi dira festak hainbat lekutan.

Bart izandako tiroketa Illinoiseko Willowbrook kalean izan da, eta zauritutako bi pertsona larri daude. Bertako Poliziak jakitera eman duenez, 200-300 pertsona inguru zeuden festa ospatzen, ezezagun bat tiroka hasi denean.

Oraingoz, ez da beste informaziorik zabaldu.

Zure interesekoa izan daiteke

CRANS-MONTANA (Switzerland), 01/01/2026.- Police officers stand near the site where a fire broke out at Le Constellation bar and lounge following an explosion in the early hours of New Year's Eve, in Crans-Montana, Switzerland, 01 January 2026. According to regional media, the incident caused several deaths and injuries, while the exact cause of the blaze was not immediately known, Swiss cantonal police said. (Suiza) EFE/EPA/ALESSANDRO DELLA VALLE
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gutxienez 40 hildako eta 115 zauritu, gehienak larri, Suitzako Crans Montana eski-estazioan izandako sute batean

"Le Constellation" tabernan ospatzen ari ziren urte berriko festan piztu da sute bortitza, 01:30ean. Agintariek ez dute espekulaziorik egin nahi sutearen arrazoiaren inguruan baina erabat baztertu dute atentatuaren hipotesia. Bi lekukok azaldu dutenez, sua egurrezko sabaira gehiegi hurbildu ziren bengala batzuen ondorioz piztu zen, eta "oso azkar" zabaldu zen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X