Ameriketako Estatu batuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hollywoodeko gidoilariek aurreakordioa lortu dute eta amaitzear egon liteke greba

Gidoilarien sindikatuaren arabera, ituna "apartekoa" da. Antza, negoziazioan gako izan diren gai guztiak jasotzen ditu akordioak, baina oraindik idatziz jasotzeko dute. Aktoreen grebak bere horretan dirau.
guionistas-huelga-disney- gidoilariak greba AEB efe
Gidoilariak protestan Disneyen estudioen aurrean. Argazkia: EFE

Hollywoodeko gidoilarien sindikatuak (WGA, ingelesez) eta Telebista eta Zinema Ekoizleen Aliantzak (AMPTP) aurreakordioa erdietsi dute bart sektorearen lan hitzarmen berriaren inguruan. Honenbestez, 146 egunez egindako greba amaitzear egon liteke.

Sindikatuak ohar bidez jakinarazi duenez, itunak negoziazioan nagusi izan diren gai guztiak hartzen ditu, baina idatziz jasotzeko dute oraindik. Horren hitzetan, akordioa "aparta" da, eta kide guztiei eskerrak eman dizkie mobilizazioarekin lortutako oihartzuna dela eta. 

Hollywoodeko industria ia geldituta daukan grebaren azken egunak izan daitezke hauek. Dena dela, aktoreen lanuztea bere horretan dago

IndieWire egunkari digitalaren arabera, gidoilariak ez dira lanera itzuli behar baldintzak berritu arte, baina piketeak bertan behera geratu dira. Nolanahi ere, gidoilarien sindikatuak deia egin diete kideei aktoreen mobilizazioetara batzeko. 

Ia bost hilabete greban 

Sindikatuak pazientzia eskatu die gidoilariei. "Orain hitzemandakoa idatziz jasotzen dutela egiaztatu behar dugu. Xehetasunak partekatzeko irrikan gaude, baina oraindik ezin dugu", esan du batzorde negoziatzaileak, The Hollywood Reporter egunkariak jasotakoaren arabera.

Hain justu, batzorde negoziatzaile horrek onartu behar ditu baldintzak, eta ondoren, sindikatuaren batzordeek (AEBko ekialdean bat du eta mendebaldean beste bat). Bigarren bozketa hori asteartean izan liteke, eta baiezkoa nagusituz gero, greba noiz amaitu ebatziko dute. 

Maiatzaren 2an hasi zen gidoilarien greba, besteak beste, hobekuntza hauek eskatzeko: lan baldintza hobeak, adimen artifiziala arautzea eta ordain justua jasotzea, lanen bat berriro emanez gero.

Aktoreek uztailaren 14an abiatu zuten euren greba. Kasu horretan, gatazkak ez du aurrera egin azken hilabeteetan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Trumpek esan du "ez duela uste" AEB Venezuelarekin gerrara joango denik, baina ez du planei buruz hitz egin nahi

"Nola erantzun dezaket horrelako galdera bat? Ba al dago Venezuelan eraso bat egiteko planik? Nork esango luke hori? Halakorik balego, nik esango nizukela uste duzu, zintzoki? Bai, planak ditugu. Oso plan sekretuak ditugu", esan du Air Force One hegazkinean. "Begira, ikusiko dugu zer gertatzen den Venezuelarekin", adierazi zuen, eta Venezuelako Gobernuak "milaka pertsona bidali zituen kartzeletatik, erakunde mentaletatik eta drogen mendekotasunetik".

Hainbat urtez atzeratu ostean, eta 20 urteko lanen ondoren, gaur zabaldu ditu ateak Egiptoko ikono kultural berriak. Mila milioi dolarreko kostua izan du, eta gainkostu eta arazo politikoak tarteko, asko atzeratu da. Azken egunotan ahoz aho dabilen Pariseko Louvre museoaren bikoitza da tamainaz, 500.000 metro  kuadro ditu. Bertan aurkitu daitezkeen altxorren artean, Tutankamon faraoiaren bilduma handi bat dago. Honako museoa zibilizazio bakar bati eskainitako munduko arkeologia-konplexurik handiena da
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Egiptok badu bere museo ‘faraonikoa’

Hainbat urtez atzeratu ostean, eta 20 urteko lanen ondoren, gaur zabaldu ditu ateak Egiptoko ikono kultural berriak. Mila milioi dolarreko kostua izan du, eta gainkostu eta arazo politikoak tarteko, asko atzeratu da. Azken egunotan ahoz aho dabilen Pariseko Louvre museoaren bikoitza da tamainaz, 500.000 metro  kuadro ditu. Bertan aurkitu daitezkeen altxorren artean, Tutankamon faraoiaren bilduma handi bat dago. Honako museoa zibilizazio bakar bati eskainitako munduko arkeologia-konplexurik handiena da.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X