Ukrainako Gerra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gutxienez 51 hil dira Kharkiv eskualdean Errusiak egindako eraso batean

Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak berriro laguntza eskatu die Europako herrialdeei. Egunotan Granadan egiten ari diren Europako Erkidego Politikoa izenekoaren goi-bileran izan du erasoaren berri buruzagi ukrainarrak.
Kupiansk, Kharkiv eskualdean, gaur
Kupiansk, Kharkiv eskualdean, gaur. Argazkia: EFE

Gutxienez 51 hil dira Ukrainako Kharkiv eskualdean Errusiak gaur egindako eraso batean. Biktimen artean hainbat adin txikiko daude, Ukrainako Gobernuko iturriek zabaldutako datuen arabera.

Oleg Sinegubov Kharkiveko gobernadoreak jakinarazi du Kupiansk hiriko kafetegi eta janari-denda baten kontra jaurti dituztela misilak, 13:15 inguruan. "Etsaiak beste bidegabekeria bat egin du Kharkiven. Zibil ugari zeuden bertan", salatu du.

Egunotan Granadan egiten ari diren Europako Erkidego Politikoa izenekoaren goi-bileran izan du erasoaren berri Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak. "Nahita egindako terrorismo ekintza" bat izan dela esan du, eta Errusia babesten ari diren guztiak kriminaltzat jo ditu. "Errusiaren alde daudenak gaizkiaren alde daude. Errusiak hau eta antzeko eraso genozidak behar ditu, munduaren aurrean bere arauak zeintzuk diren azaltzeko", salatu du.

Beste behin,  laguntza eskatu die Europako herrialdeei Zelenskik, eta bereziki, Errusiaren erasoei aurre egiteko Ukrainak armak behar dituela nabarmendu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Washington (United States), 18/12/2025.- US President Donald Trump delivers an address to the Nation from the Diplomatic Reception Room of the White House, in Washington, DC, USA, 17 December 2025. EFE/EPA/Doug Mills / POOL
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ospea minimoetan duela, Trumpek bere lorpenak puztu ditu nazioari egindako diskurtso batean

Ia egunero egiten dituen agerraldi publikoetan esaten dituen gauza asko errepikatuz hasi du hitzaldia agintariak: etorkinei eta Joe Biden bere aurrekoaren gobernuari eraso egin die, eta hilabete gutxi batzuetan AEBk "okerrenetik onenera" egin dutela ziurtatu du, deportazioak egin dituelako, mugaetako kontrolak zorroztu dituelako eta beste herrialde batzuen aurka muga-zergak ezarri dituelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X