NBEko Segurtasun Kontseiluak ez du agiri bateraturik adostu Israelen eta Hamasen arteko gerrari buruz
Israelen eta Palestinako lurraldeen arteko gatazka aztergai, urgentziazko bilera egin du bart NBEko Segurtasun Kontseiluak. Ateak itxita egin duten bileran ez dute, ordea, agiri bateraturik adostu, eta ez dute Hamasen ezusteko erasoaldia gaitzetsi (Israelek hala nahi bazuen ere). Hala, Israelgo zein Palestinako zibilak babestea eta gatazka ez areagotzea ezarri dituzte helburutzat.
Batzarra amaituta enbaxadore batzuek kazetariei esan dietenez, Tor Wennesland NBEk Ekialde Hurbilerako duen koordinatzaile bereziak egindako laburpena entzun dute kontseiluko 15 kideek, eta diplomazia bideak lehenestearen garrantzia nabarmendu dute denek.
Lana Nusseibeh Arabiar Emirerri Batuen enbaxadorearen esanetan, "bilera asko" dituzte egiteko egoera "gordina eta aldakorra" delako. Azpimarratu duenez, kontseiluko kideek badakite "nazioarteko eta alde biko bideak jarraitu behar dituztela gatazka arintzeko, bi aldeetako zibilak babesteko helburua lehentasun jota".
Palestinak eta Israelek jarrerak zehaztu dituzte bilera baino lehen
Bilera hasi aurretik egindako adierazpenetan, Riad Mansur Palestinak NBEn duen enbaxadoreak Gazako indarkeria gelditzeko eta gerra berri bat eragin duen gatazkaren "erroei" heltzeko eskatu dio Israeli.
Mansurrek nazioarteari aurpegiratu dio "israeldarrak hiltzean" soilik jartzen duela arreta, eta ez dituela aintzat hartzen Israelek Gazan egindako blokeoaren eta erasoen inguruan Palestinak jarritako salaketak.
Segurtasun Kontseiluaren bilerari begira, nazioarteko komunitateak Israeli eta bere autodefentsari ematen dien babes handia aitortu du, baina, aldi berean, palestinarren aurkako "agenda kolonialista eta arrazistari" ezikusi egiten zaiola salatu du, eta, beraz, gatazkaren "panorama globala aintzat hartzeko" eskatu du.
"Bide baketsua aukeratu genuen gure eskubideak lortzeko, baina Israelek indar gordina erabiltzen jarraitu zuen palestinarren bizitzen eta eskubideen aurka. Israelek ezin du nazio batean, bere herrian, lurraldean eta tenpluetan gerra osoa egin eta gero bakea espero: gatazkaren erroari heldu behar dio", esan du.
"Nire atzeko aretoan dauden guztiak (...) ados daude jokoa amaitzearekin. Israelek babes politikoa eta militarra espero eta eskatzen du, nazioarteko legitimitate eta adostasun funtsezkoenen aurka dauden helburuak sustatzen dituen bitartean", gaineratu du.
"Ezin da esan: 'Ezerk ez du justifikatzen israeldarrak hiltzea' eta gero palestinarren hilketak justifikatu. Ez gara infrahumanoak, berriz diot, ez gara infrahumanoak", gaineratu du Mansurrek.
Era berean, Israelek NBEn duen enbaxadore Gilad Erdanek nazioarteko batasuna eskatu du Segurtasun Kontseiluaren aldetik.
"Gerra-krimen gordin eta barbaroak ikusten ari gara: zibilak erailtzen ari dira, bahituez abusatzen, amei umetxoak kentzen", adierazi du diplomazialariak hedabideei egindako adierazpenetan, eta gerra berri bat eragin duten erasoak "gure Irailaren 11" gisa deskribatu ditu.
Ziurtatu duenez, gaur nazioarteko komunitateko "kide askok" babesa adierazten diote Israeli, baina "baliteke bihar hala ez izatea", eta NBEri eta "bereziki" Segurtasun Kontseiluari leporatu dio bere herrialdeari buruzko "memoria oso laburra" izatea, nahiz eta ez duen inor seinalatu nahi izan.
Hamas boterera iritsi zenetik, "mundua talde islamistarekin hitz egiten saiatu da", esan du, eta "nazioarteak milaka milioi bidali ditu Gaza birgaitzeko funtsetan", baina, salatu duenez, "diru hori lurraldean azpiegitura terroristak garatzeko erabili dute".
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek eta Estatu Batuek eraso egin diote Iranek eta Qatarrek partekatzen duten munduko gas aztarnategi handienari
Iranek ohartarazi du bere azpiegitura energetikoaren aurkako erasoek "ondorio kontrolaezinak" ekar ditzaketela, egoera are gehiago zailduko dutenak eta mundu guztiari eragin diezaioketenak.
Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"
Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste.
Irango zentral nuklear bati eraso egin diotela salatu du NBEk
Oraingoz, ez dute biktimen ezta kalteen berririk eman. Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeak Ekialde Hurbileko gatazka baretzeko deia egin du, istripu nuklearrak gertatzeko arriskua saihesteko.
Iranek misilekin eraso egin du Tel Aviven aurka, Ali Larijaniren hilketaren mendeku gisa
Irango Guardia Iraultzailearen esanetan, "100 helburu militar eta segurtasun helburu baino gehiago" jo dituzte, erasoan Israelgo aireko defentsa sistemak gaindituta.
Iranek baieztatu du Ali Larijani Segurtasun Nazionaleko Kontseilu Goreneko idazkaria hil duela Israelek
Martxoaren hasieran Khamenei aiatola hil zutenetik, Larijani Irango buruzagi garrantzitsuenetakoa zen. Halaber, eraso berean Golamreza Soleimani Basij indar paramilitarreko buruzagia hil dutela baieztatu du Irango Guardia Iraultzaileak. Hilketa horien aurrean, Irango agintari politiko eta militarrek "mendekua" agindu dute.
Espainiak euskara, katalana eta galegoa Europar Batasunean hizkuntza ofizialak izan daitezen nahi du
Fernando Sampedro EBko Estatu idazkariak esan du presioa egiten jarraituko dutela, nahiz eta gaiak bederatzi hilabete daramatzan Ministerioaren agendatik kanpo.
Israelgo Armadak iragarri du "eskala handiko" beste erasoaldi bat egingo duela Teheranen aurka
Israel Katz Defentsa ministroak iragarri duenez, Ali Larijani Irango Segurtasun Nazionaleko agintaria hil dute.
Trumpek esan du "ohore handia" izango litzatekeela "Kuba hartzea"
Bere Administrazioa Kubako agintariekin hitz egiten ari dela errepikatu du agintariak, eta irla "porrot egindako nazio bat" dela azaldu du. "Ez dute dirurik, ez dute petroliorik, ez dute ezer".
Beste ontzi bati eraso egin diote Ormuztik gertu, Erresuma Batuko itsas agentziak jakinarazi duenez
Bestalde, AEBko Armadak baieztatu duenez, Irango "7.000 objektibo baino gehiago" jo ditu, eta ehun ontzi baino gehiago "kaltetu edo suntsitu" ditu, otsailaren 28an Israelekin batera erasoaldia hasi zuenetik.
EBk uko egin dio Ormuzera aktibo militarrak bidaltzeari, berea ez den gerra bat delako
Nazioarteko bazkideek itsasartea desblokeatuko duen hedapen militar batean parte hartzeko ideia berretsi du Trumpek.