Klima-aldaketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Txikiak handien aurka: 6 gazte portugaldarrek Europako 32 herrialderen aurka zabaldu duten kasuaren gakoak

11 eta 24 urte bitartean dituzten gazteek Giza Eskubideen Europako Auzitegian salatu dituzte herriak. Klima-aldaketaren aurka ez dutela behar adinako neurririk hartzen diote, eta euren giza eskubideak urratzen dituztela, besteak beste, bizitzeko eskubidea.
32 herriren kontra egin duten Portugalgo gazteak. Argazkia: EITB Media.
32 herriren kontra egin duten Portugalgo gazteak. Argazkia: EITB Media.

Mariana, Martim, Claudia, Andre, Sofia eta Catarina dira Estrasburgoko Auzitegira jo duten sei gazteak. 32 herrialde dituzte jomugan: Europar Batasuneko 27ak eta Erresuma Batua, Suitza, Norvegia, Errusia eta Turkia. Salatzaileek 11 eta 24 urte bitartean dituzte. Beraz, lehen begiratuan, David eta Goliaten arteko norgehiagoka izango dela dirudi. Hala ere, esparru judizialean "Duarte Agostinho eta besteak, Portugal eta besteen aurka" izena jarri dioten kasu hau historikotzat jo dute Europako hedabide askok, hainbeste salatu dituen klimari buruzko kasu bat ez delako inoiz auzitegi honetara iritsi.

Salatutako herrialdeak. Argazkia: EITB Media. Salatutako herrialdeak. Argazkia: EITB Media.

Gazteen esanetan, herrialde horiek (hasiera batean Ukraina ere sartu zuten eskaeran, baina gerraren hasieran ateratzea erabaki zuten) beren giza eskubideak urratzen dituzte, "ez dutelako nahikoa egiten klima-aldaketa gelditzeko". Besteak beste, ez dutela berotegi-efektua sortzen duten gasen kopurua murrizten salatzen dute. Ildo horretan, Giza Eskubideen Europako Hitzarmenaren zenbait artikulu aipatzen dituzte; adibidez, bizitzeko eskubidea aitortzen duen 2. artikulua.

Aipatzen dituzten artikuluak. Argazkia: EITB Media. Aipatzen dituzten artikuluak. Argazkia: EITB Media.

Salaketa jarri duten gazteetako batzuk Portugalgo Leiria eskualdean bizi dira. Han baso-sute izugarriak izan zituzten 2017an, eta 65 pertsona baino gehiago hil ziren. Hala, 2020an, gobernuz kanpoko hainbat erakunderen laguntzarekin, gazte horiek Giza Eskubideen Europako Auzitegira jotzea erabaki zuten. Ez dute inolako kalte-ordainik eskatzen. Horien eskaera bakarra da herrialde horiek guztiek Parisko Akordioa bete dezatela, 2015ean konpromiso hori hartu zutelako, eta ahal duten guztia egin dezatela batez beste tenperatura globala 2 ºC-tik behera igo dadin.

Hilabete ugaritako izapideen ondoren, irailean egin zen kasu honen inguruko lehen bilkura Estrasburgon (ordutik dokumentazioa trukatzen jarraituko dute). Sei gazteak eta horien abokatu-taldea demandatuak ordezkatzen dituzten 87 abokaturen eta kasua daramaten Giza Eskubideen Europako Auzitegiko 17 epaileen aurrean eseri ziren.

Demandatuak defendatzen ari diren abokatu-taldeetako kide batzuek zalantzan jarri zuten kasuaren prozedura, eta adierazi zuten salatzaileek herrialdeko auzitegietara jo behar zutela lehendabizi. Auzitan jarri zuten, halaber, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak auziaren gaineko jurisdikziorik izatea, "gazteak ez direlako salatu dituzten herrialdeetako herritarrak, Portugalgoak baizik".

Hala ere, gobernantza jasangarrian aditua den Itziar Eizagirreren iritziz, auziak aurrera egin dezake, horretarako oinarri legala badagoelako. "NBEren batzarrak ingurumen osasuntsua izateko giza eskubidea" aitortua duela eta Europa mailan hainbat tratatu eta zuzentarauk klimaren arloko gaiei euskarri legala ematen diotela azaldu du.

20231017124145_itziar-eizagirre-iraunkortasuneko-gobernantzan-aditua_
18:00 - 20:00

Ildo horretan, Eizagirrek garrantzi handia ematen dio kasuari. Bere hitzetan, Estrasburgoko Auzitegiak doktrina bateratu bat ezartzeko asmoa du, ondoren, herrialde horietako epaitegi eta auzitegiek euren auzietan aplikatu ahal izango dutena. Izan ere, Auzitegiak hiru kasu ebatzi nahi ditu aldi berean: "Duarte Agostinho" auzia, Suitzako Gobernuaren aurkako kasu bat eta Frantziako Gobernuaren aurkako beste bat.

Auzitegiaren erabakiak lotesleak dira, gainera. Beraz, hala erabakiko balu, salatutako herrialde horiek derrigortu ditzake berotegi-efektuko gasak murriztera. Hori bai, baliteke herrialde bakoitzari neurri desberdinak hartzeko agintzea.

Hala ere, Estrasburgoko Auzitegiak ziurrenik hainbat hilabete beharko ditu erabaki bat hartzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X