Trump Haleyri gailendu zaio New Hampshiren, eta ia ziurtatuta du bere hautagaitza Alderdi Errepublikanoan
Donald Trump AEBko presidente ohiak irabazi egin du, beste behin. New Hampshire estatuko barne hauteskundeetan Nikki Haley NBEren enbaxadore izandakoari gailendu zaio, eta hala, gertuago du Alderdi Errepublikoanoaren hautagai izatearen aukera.
Behin betiko datuen zain, presidente ohiak 10 puntu baino gehiagoko tartea atera dio Haleyri: botoen % 54,1 eskuratu ditu, Haleyren % 44,5aren aurrean. Nolanahi ere, Trumpen garaipena argia bai, baina ez da erabatekoa. Iowako caucus-etan 30 puntuko aldea atera zion bigarren postuan geratu zenari, Ron DeSantisi.
Ipar-ekialdeko estatu honetan ordezkari gutxi banatzen ziren (hautagai izateko behar diren 2.429 horietatik 22 bakarrik), baina barne hauteskundeak giltzarri ziren Haleyren indarra neurtzeko.
Hautagai moderatuak aldeko zuen berez New Hampshire. Boto-emaile independenteak hautesleriaren erdia baino dira, eta horien artean nagusi izan da NBEren enbaxadore izandakoa (botoen % 60 eskuratu du). Errepublikanoen artean, baina, ez du esperotako emaitza lortu: botoen % 25 baino ez du poltsikoratu.
Trumpek, harrotuta, garaipena ospatu du eta Haley larrutzeko erabili du bere hitzaldia. "Iruzurtia" deitu dio, eta mezu argia bidali: "Aipamentxo txiki bat Nikkirentzat: ez du irabaziko".
Haley, ordea, ez dago amore emateko prest. "New Hampshire lehen hitzordua da, baina ez azkena. Lasterketa hasi baino ez da egin. Hamarnaka estatu geratzen dira oraindik", ohartarazi du.
Hurrengo barne hauteskundeak Nevadan (otsailak 8) eta Hego Karolina dira (hilak 24). Bietan Trump da faborito, Haley hegoaldeko estatuko alaba bada ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Irandarrek giza-kateak osatu dituzte zentral elektriko eta zubietan, Trumpen mehatxuen aurrean
Donald Trump AEBko presidenteak Ormuzeko itsasartea irekitzeko emandako epea amaitu baino ordu batzuk lehenago, Irango herritarrak kalera irten dira eta giza-kateak osatu dituzte zentral elektriko eta zubietan. Irango banderak, erresistentziarako deia egiten duten kartelak edota liderren argazkiak hartuta, azpiegitura publikoak erasotzea gerra-krimena dela salatu dute.
Trumpen azken mehatxua: "Gaur gauean zibilizazio oso bat hilko da"
Irani emandako ultimatuma amaitzeko ordu gutxiren faltan, agintari estatubatuarrak iragarri du gaur "munduaren historia luze eta konplexuko unerik garrantzitsuenetako bat" biziko dela.
Petrolioaren prezioa, gorantz: 111 dolarrera iritsi da; Iranen aurkako erasoaren aurretik, 72 dolarrean zegoen
Trumpen ultimatuma amaitzeko ordu batzuk falta direnean, Irango gerra gelditzeko balizko akordio baten zain jarraitzen dute merkatuek.
Trump: "Ormuz zabaldu ezean, gau bakarrean suntsi dezakegu herrialde osoa"
Euskal Herrian goizaldeko 02:00ak direnean amaituko da Ormuzko itsasartea zabaltzeko Trumpek Irani emandako epea. Iranek Pakistanen bitartekaritzarekin proposatutako 10 puntuko dokumentua ez zaio, nonbait, nahikoa iruditu AEBko presidenteari. Iranek esan du negoziazioak ez direla mehatxuekin bateragarri. Israelek, bitartean, irandarrei ohartarazi die ez daitezela trenean ibili ez badute bizia arriskuan jarri nahi.
Trumpek Artemis II.aren misioko tripulatzaileekin hitz egin du eta izan duten ausardia eskertu die
AEBko presidenteak tripulazioarekin hitz egin zuen, Ilargiaren alde ezkutua behatu ondoren, egindako misio historikoagatik zoriontzeko. "Gaur Historia egin duzue, eta harro sentiarazi duzue Amerika osoa, izugarri harro", esan zuen Trumpek elkarrizketan.
Artemis II misioak Lurrera itzultzeko bidaia hasi du, Ilargiaren alde ezkutua behatu ondoren
Aurreikusita zegoen bezala, misioko lau astronautek —Reid Wiseman, Victor Glover, Christina Koch eta Jeremy Hansen— Lurrarekiko komunikazioa galdu dute, 40 minutuz. Tarte horretan, satelitearen alde ezkutua behatu dute eta inoiz ikusi gabeko tokien argazki eta datuak bildu dituzte.
Artemis II misioa: "Gizakia Lurretik inoiz urrunen egon den tokira iritsi gara"
Lau astronautak gaur sartu dira Ilargiaren orbitan, eta satelitearen alde ezkutua behatzen hasiko dira. Lehen irudiak erakusten hasi da NASA gaur.
Iranek AEBren su-eten proposamena baztertu eta gerra behin betiko bukatzeko eskatu du
Iranek hamar puntuko proposamen bat helarazio dio AEBri, Pakistanen bitartez, gatazka erabat bukatzeko helburuarekin. Trumpen arabera, "ez da nahikoa", eta Iran osorik suntsitzeko mehatxua bota du, berak jarritako epea betetzen bada.
Ormuzko itsasartetik igarotzeko "protokoloa" negoziatzen ari dira Iran eta Oman
"Elkarrizketa hauen helburua da ontziak Ormuzko itsasartetik segurtasunez pasatzeko prozedura aztertzea", esan du gaur, astelehenarekin, Ismail Bagaei Irango Atzerri Ministerioko bozeramaileak.
AEB, Iran eta hainbat bitartekari 45 eguneko balizko su-eten bat negoziatzen egon litezke
Bestalde, Irango Atzerri ministroaren bozeramaileak esan du ez dituela Trumpen ultimatumak onartuko, "negoziazioa ez delako ultimatumekin, hilketekin edo gerra krimenak burutzeko mehatxuekin bateragarria".