Bukelek El Salvadorreko hauteskundeak irabazi dituela iragarri du, emaitza ofizialak ezagutarazi aurretik
Nayib Bukele El Salvadorreko jarduneko presidente ultraeskuindarrak igandean iragarri duenez, berak irabazi ditu herrialdeko presidente eta legegintza hauteskundeak, "botoen % 85 baino gehiagorekin". Emaitza ofizialak jakinarazi baino lehen jo du bere burua garailetzat (El Salvadorren Hauteskunde Auzitegi Gorenari dagokio datuak egiaztatzea eta zabaltzea).
Garaipena baieztatuko balitz, karguan errepikatzen duen lehen presidentea izango litzakete Bukele —beste bost urte dira—, Konstituzioak espresuki debekatzen badu ere (dimisioa eman zuen duela sei hilabete, Gorte Gorenak ezarritako baldintza bete ahal izateko). Agintean egon den bost urteetan "pandillak desagerrarazi" dituela nabarmendu du harro, eta Hego Amerikako hilketa indize txikienak dituela horri esker. 2022tik, salbuespen egoera dago ezarrita herrialdean, eta hainbat oinarrizko eskubide bertan behera geratu dira (adierazpen edota biltzeko eskubideak). 70.000 pertsona espetxeratu dituzte gaizkile taldeen kide direlakoan.
Emaitza ofizialen berri ez zegoela, El Salvadorreko Jauregi Nazionaleko balkoira atera da Bukele. Azpimarratu duenez, hauteskundeak bere agintaldiaren "erreferenduma" izan dira.
Pozarren adierazi duenez, "munduko demokrazia guztien markak hautsi ditu El Salvadorrek. Demokrazia dagoenetik, ezein alderdik ez du guk lortutako boto kopurua eskuratu. Inoizko ehuneko handiena da, hitzez hitz. Lehen postuaren eta bigarren postuaren arteko tartea inoizko handiena da. Oposizioa birrinduta geratu da".
Garaipen eztabaidaezina, lehen emaitza ofizialen arabera
Behin-behineko datu ofizialen arabera (% 31,49 zenbatuta), Bukeleren alderdiak, Ideia Berriak (NI), 1.090.522 boto eskuratu ditu. Ezkerreko alderdi bat, Askapen Nazionalerako Marti Farabundo Frontea (FMLN) geratu da bigarren, baina alde oso handiarekin: 93.846 boto lortu ditu. Aliantza Errepublikano Nazionalistak (eskuina), bestalde, 81.102 boto eskuratu d¡tu, Hauteskunde Auzitegi Gorenaren arabera.
Hain justu, Guillermo Wellman auzitegi horretako magistratua haserre mintzatu da Bukelek bere burua garailetzat aldarrikatu duelako. "Bukelek emandako datuak ez dira ofizialak. Guri dagokigu hori", nabarmendu du.
Gogora ekarri behar da El Salvadorreko Konstituzioak espresuki debekatzen duela hautagai bat bigarrenez aurkeztea. Dena dela, Justizia Gorte Goreneko epaileek Konstituzioaren berrintepretazioa egin zuten, eta Bukeleri berriz aurkezteko aukera eman zioten, bozen aurretik sei hilabetez kargua uzteko baldintzarekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"
Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste.
Irango zentral nuklear bati eraso egin diotela salatu du NBEk
Oraingoz, ez dute biktimen ezta kalteen berririk eman. Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeak Ekialde Hurbileko gatazka baretzeko deia egin du, istripu nuklearrak gertatzeko arriskua saihesteko.
Iranek misilekin eraso egin du Tel Aviven aurka, Ali Larijaniren hilketaren mendeku gisa
Irango Guardia Iraultzailearen esanetan, "100 helburu militar eta segurtasun helburu baino gehiago" jo dituzte, erasoan Israelgo aireko defentsa sistemak gaindituta.
Iranek baieztatu du Ali Larijani Segurtasun Nazionaleko Kontseilu Goreneko idazkaria hil duela Israelek
Martxoaren hasieran Khamenei aiatola hil zutenetik, Larijani Irango buruzagi garrantzitsuenetakoa zen. Halaber, eraso berean Golamreza Soleimani Basij indar paramilitarreko buruzagia hil dutela baieztatu du Irango Guardia Iraultzaileak. Hilketa horien aurrean, Irango agintari politiko eta militarrek "mendekua" agindu dute.
Espainiak euskara, katalana eta galegoa Europar Batasunean hizkuntza ofizialak izan daitezen nahi du
Fernando Sampedro EBko Estatu idazkariak esan du presioa egiten jarraituko dutela, nahiz eta gaiak bederatzi hilabete daramatzan Ministerioaren agendatik kanpo.
Israelgo Armadak iragarri du "eskala handiko" beste erasoaldi bat egingo duela Teheranen aurka
Israel Katz Defentsa ministroak iragarri duenez, Ali Larijani Irango Segurtasun Nazionaleko agintaria hil dute.
Trumpek esan du "ohore handia" izango litzatekeela "Kuba hartzea"
Bere Administrazioa Kubako agintariekin hitz egiten ari dela errepikatu du agintariak, eta irla "porrot egindako nazio bat" dela azaldu du. "Ez dute dirurik, ez dute petroliorik, ez dute ezer".
Beste ontzi bati eraso egin diote Ormuztik gertu, Erresuma Batuko itsas agentziak jakinarazi duenez
Bestalde, AEBko Armadak baieztatu duenez, Irango "7.000 objektibo baino gehiago" jo ditu, eta ehun ontzi baino gehiago "kaltetu edo suntsitu" ditu, otsailaren 28an Israelekin batera erasoaldia hasi zuenetik.
EBk uko egin dio Ormuzera aktibo militarrak bidaltzeari, berea ez den gerra bat delako
Nazioarteko bazkideek itsasartea desblokeatuko duen hedapen militar batean parte hartzeko ideia berretsi du Trumpek.
NATOk Trumpi erantzun dio aliatuek laguntza eskaini diotela Ormuzerako
AEBko presidenteak ohartarazi zuen Aliantzak “oso etorkizun makurra” izango duela aliatuek itsasartea desblokeatzen laguntzen ez badute. Erresuma Batuak adierazi du “plan kolektibo bat” lantzen ari dela eremurako, eta EBk Atzerri ministroak bildu ditu auzia aztertzeko.