"Superastearteak" ia erabakita utzi ditu Donald Trumpen eta Joe Bidenen hautagaitzak AEBko Presidentetzarako
AEBko presidenterako barne hauteskundeen egun handiak, "superarteartea" delakoak, kasik argituta utzi du Donald Trump errepublikanoa eta Joe Biden demokrata izango direla presidentegaiak azaroko bozetan.
Trumpek, lehiakide argi bat izan duen hautagai bakarrak, agerian utzi du Nikki Haley NBEren enbaxadore ohiak zail izango duela garaipena alderdiak uztailean egin beharreko batzarrean. Hautagai izateko behar diren 1.215 ordezkarietatik 900eko langa igaro du presidente ohiak, eta dena ondo bidean, astebetean berretsita izango du hautagaitza.
Haleyk 53 ordezkari baino ez ditu, eta "superasteartean" Vermonteko estatuan bakarrik irabazi du, tarte txikiarekin gainera.
Plaza handienetan gailendu da Trump: Texasen, 161 ordezkari eskuratuta (botoen % 78) eta Kalifornian, 169 ordezkari eta babesaren % 70 jasota.
Beste estatu batzuetan ere alde handia atera dio presidente ohiak Haleyri. Alabaman % 84rekin irabazi du, eta Arkansasen, % 77rekin. Antzeko emaitzak lortu ditu giltzarri diren beste estatu batzuetan ere: Virginia (% 63), Ipar Karolina (% 75) eta Minnesota (% 68).
Ahulguneak ere baditu, dena den. Coloradon eta Virginian —anitzagoak, moderatuagoak eta hiritarragoak — portzentaje apalagoak lortu ditu (% 60ren ingurukoak).
Emaitzak jakinarazi ostean, pozarren agertu da Trump: "Gau itzela izan da". Presidente izandakoak ez du Nikki Haley aurkaria aipatu ere egin eta Biden hartu du jomugan. Horren hitzetan, "AEBko inoizko presidente txarrena da".
Bart gaueko porrotaren ostean, isilik dago Nikki Haley. Vermonten soilik irabazi du, eta estatu horrek oso ordezkari gutxi banatzen ditu (865etatik 17). NBEren enbaxadore izandakoak lasterketa utziko duela iragarriko du arratsaldean.
Bidenen garaipen erosoa
Joe Biden hautagai demokrata eta AEBko presidenteak ia estatu guztietan irabazi du; AEBko Samoa da salbuespena, Jason Palmer hautagai ezezagunak irabazi baitu bertan.
Hautagaiak ez du agerraldi publikorik egin, eta ohar bidez egin du emaitzen balorazioa, beste behin Trump kritikatuta.
Bidenen arabera, AEBko demokrazia "suntsitzeko tematuta dago Trump". Azpimarratu duenez, "bart gaueko emaitzek atakan utzi dute AEBko herria: aurrera egiten jarraituko dugu ala Donald Trumpi bere aurreko agintaldian lege izan ziren kaosa, zatiketa eta iluntasuna inposatzen utziko diogu?".
Zure interesekoa izan daiteke
Irandarrek giza-kateak osatu dituzte zentral elektriko eta zubietan, Trumpen mehatxuen aurrean
Donald Trump AEBko presidenteak Ormuzeko itsasartea irekitzeko emandako epea amaitu baino ordu batzuk lehenago, Irango herritarrak kalera irten dira eta giza-kateak osatu dituzte zentral elektriko eta zubietan. Irango banderak, erresistentziarako deia egiten duten kartelak edota liderren argazkiak hartuta, azpiegitura publikoak erasotzea gerra-krimena dela salatu dute.
Trumpen azken mehatxua: "Gaur gauean zibilizazio oso bat hilko da"
Irani emandako ultimatuma amaitzeko ordu gutxiren faltan, agintari estatubatuarrak iragarri du gaur "munduaren historia luze eta konplexuko unerik garrantzitsuenetako bat" biziko dela.
Petrolioaren prezioa, gorantz: 111 dolarrera iritsi da; Iranen aurkako erasoaren aurretik, 72 dolarrean zegoen
Trumpen ultimatuma amaitzeko ordu batzuk falta direnean, Irango gerra gelditzeko balizko akordio baten zain jarraitzen dute merkatuek.
Trump: "Ormuz zabaldu ezean, gau bakarrean suntsi dezakegu herrialde osoa"
Euskal Herrian goizaldeko 02:00ak direnean amaituko da Ormuzko itsasartea zabaltzeko Trumpek Irani emandako epea. Iranek Pakistanen bitartekaritzarekin proposatutako 10 puntuko dokumentua ez zaio, nonbait, nahikoa iruditu AEBko presidenteari. Iranek esan du negoziazioak ez direla mehatxuekin bateragarri. Israelek, bitartean, irandarrei ohartarazi die ez daitezela trenean ibili ez badute bizia arriskuan jarri nahi.
Trumpek Artemis II.aren misioko tripulatzaileekin hitz egin du eta izan duten ausardia eskertu die
AEBko presidenteak tripulazioarekin hitz egin zuen, Ilargiaren alde ezkutua behatu ondoren, egindako misio historikoagatik zoriontzeko. "Gaur Historia egin duzue, eta harro sentiarazi duzue Amerika osoa, izugarri harro", esan zuen Trumpek elkarrizketan.
Artemis II misioak Lurrera itzultzeko bidaia hasi du, Ilargiaren alde ezkutua behatu ondoren
Aurreikusita zegoen bezala, misioko lau astronautek —Reid Wiseman, Victor Glover, Christina Koch eta Jeremy Hansen— Lurrarekiko komunikazioa galdu dute, 40 minutuz. Tarte horretan, satelitearen alde ezkutua behatu dute eta inoiz ikusi gabeko tokien argazki eta datuak bildu dituzte.
Artemis II misioa: "Gizakia Lurretik inoiz urrunen egon den tokira iritsi gara"
Lau astronautak gaur sartu dira Ilargiaren orbitan, eta satelitearen alde ezkutua behatzen hasiko dira. Lehen irudiak erakusten hasi da NASA gaur.
Iranek AEBren su-eten proposamena baztertu eta gerra behin betiko bukatzeko eskatu du
Iranek hamar puntuko proposamen bat helarazio dio AEBri, Pakistanen bitartez, gatazka erabat bukatzeko helburuarekin. Trumpen arabera, "ez da nahikoa", eta Iran osorik suntsitzeko mehatxua bota du, berak jarritako epea betetzen bada.
Ormuzko itsasartetik igarotzeko "protokoloa" negoziatzen ari dira Iran eta Oman
"Elkarrizketa hauen helburua da ontziak Ormuzko itsasartetik segurtasunez pasatzeko prozedura aztertzea", esan du gaur, astelehenarekin, Ismail Bagaei Irango Atzerri Ministerioko bozeramaileak.
AEB, Iran eta hainbat bitartekari 45 eguneko balizko su-eten bat negoziatzen egon litezke
Bestalde, Irango Atzerri ministroaren bozeramaileak esan du ez dituela Trumpen ultimatumak onartuko, "negoziazioa ez delako ultimatumekin, hilketekin edo gerra krimenak burutzeko mehatxuekin bateragarria".