Lurrikara
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lurrikara izan da New Yorken, eta unea NBEren kameren bidez jasota gelditu da

20240405173801_lurrikara-new-york-nbe_
18:00 - 20:00
Lurrikara izan da New Yorken, eta unea NBEren kameren bidez jasota gelditu da
4,8 graduko lurrikara bat izan da New Yorken, bertan 10:20 zirenean (16:20 Euskal Herrian), baina ez omen da biktimarik izan. Janti Soeripto Save the Children gobernuz kanpoko erakundearen presidentea Segurtasun Kontseiluaren aurrean ari zen hizketan dardara gertatu denean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

130.000 pertsona inguru argindarrik gabe geratu dira San Frantziskon

Pacific Gas and Electric (PG & E) konpainiak zabaldu duenez, 130.000 pertsona inguru argindarrik gabe geratu dira San Frantziskon (AEB), eta egoera konpontzeko lanean ari dira. Garraio publikoa eten egin da eta hainbat tokitan semaforoak ez dira martxan egon. Horrek zailtasunak eta atzerapenak eragin ditu trafikoan. Agintariek kaltetutako eremuetara ez joateko eskatu diete herritarrei, eta behar-beharrezkoa denean soilik jotzeko larrialdi zerbitzuetara.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X