GAZA, ERASOPEAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hagako Auzitegiak gaur emango du Hegoafrikak Israelen kontra eskatutako neurriei buruzko ebazpena

Hegoafrikak eskatutako kautelazko neurri gehigarrien artean, Rafahko ofentsiba militarra berehala bertan behera uztea dago. 15:00etarako deitu du saioa Hagako Auzitegiak, eta orduan jakingo da erabakia.
Hegoafrikako ordezkariak Nazioarteko Justizia Auzitegiaren aurrean, joan den astean
Hegoafrikako ordezkariak Nazioarteko Justizia Auzitegiaren aurrean, joan den astean. Argazkia: EFE

Hegoafrikak Israelen kontra eskatutako kautelazko neurri gehigarrien gaineko erabakia gaur emango du ezagutzera Nazioarteko Justizia Auzitegiak. Israelgo Gobernua Rafahn egiten ari den "operazio militarra berehala bertan behera" uztea eskatu zuen Hegoafrikak, palestinarren kontrako "genozidioa ekiditeko".

Maiatzaren 16an eta 17an egindako audientzia publikoetan entzun zituen Hagako Auzitegiak Hegoafrikaren eskariak. Herrialde horren arabera, "instituzionalizatutako inpunitatea" ari da erabiltzen Israel palestinarrak "suntsitzeko", eta Rafahko erasoaldia "hondamendiaren azken fasea" da.

15:00etarako deitu dute gaurko saioa, Hagako Bakearen Epaitegian. Nawaf Salam Nazioarteko Justizia Auzitegiko presidenteak emango du ezagutzera erabakia, bi aldeen argudioak aztertu ondoren.

Iazko abenduan abiatu zuen Hegoafrikak Israelen kontrako auzibidea, Nazio Batuen Erakundearen organo judizial nagusiaren aurrean salaketa jarrita. Gazako Zerrendan genozidio krimenak egitea leporatu zion Israeli, eta kautelazko neurriak eskatu zituen. Horien gaineko ebazpena urtarrilean iritsi zen. NBEren Auzitegiak Gazan genozidioa "saihesteko" ahalik eta neurri gehien hartzeko agindu zion Israeli, baina ez zion eskatu erasoaldia eteteko.

Maiatzaren 10ean berriro jo zuen Hegoafrikak Nazioarteko Auzitegira, Rafahko erasoaldiarekin egoera are gehiago larriagotu zela salatuz, eta neurri gehigarriak eskatu zituen. Gaur ezagutuko da horien gainean epaileek erabakitakoa.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X