Ameriketako Estatu Batuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Blinkenek Hamasi presioa egiteko eskatu die Ekialde Hurbileko gobernuei, Gazan su-etena onar dezan

Horrela, AEBko Estatu idazkariaren hitzetan, "Israelgo Gobernuaren jarrera ofiziala" su-eten proposamen hori onartzea da, eta orain arte onartu ez duen "alde bakarra" Hamas dela azpimarratu du. "Akordiorik ez badago, ez da laguntza humanitariorik sartuko", ohartarazi du.
20240610124817_blinken_
18:00 - 20:00
Blinkenek Ekialde Hurbilean egindako 8. bira hasi du Kairon, Gazan su-etena bultzatzeko helburuz

Antony Blinken AEBko Estatu idazkariak Hamasi presioa egiteko eskatu die Ekialde Hurbileko gobernuei, Gazako su-eten proposamena onar dezan; izan ere, Hamas da orain "oztopo" bakarra.

"Eskualdeko gobernuei nire mezua hau da: su-etena nahi baduzue, Hamasi presioa egin baietz esateko. Gazako palestinarren sufrimendu izugarria arindu nahi baduzue, egin presio Hamasi baietz esateko "Joe Biden AEBko presidenteak iragarritako eta Israelek onartutako su-eten proposamenari", adierazi du Blinkenek Kairoko aireportuan, Israelera bidaiatu aurretik.

Blinkenen ahotan, Gazan hildako zibil gehiago ez egoteko "modu bakarra" AEBko presidenteak aurkeztutako su-eten proposamena onartzea da. Hamasek "oraindik ez dio erantzun", erantsi duenez.

Orain arte onartu ez duen "alde bakarra" Hamas dela errepikatu du: "Ikusiko dugu Hamasek gatazkari amaiera eman nahi dion ala ez (...) Badirudi mundu guztiak babesten duela proposamena. Galdera da ea Hamasek hori onartuko duen", esan du Kairoko aireportuan, Abdelfatah al Sisi Egiptoko presidentearekin bildu ostean.

Hala, Blinkenek uste du "Israelgo Gobernuaren jarrera ofiziala" su-eten proposamen hori onartzea dela, eta "hori oso garrantzitsua zen aurrera egiteko", baina onartu du "ulergarria" dela "ezkortasuna" egotea, erakunde islamistak oraingoz erantzun ofizialik eman ez duelako.

"Akordiorik ez badago, ez da laguntzarik egongo", ohartarazi du, laguntza humanitarioari erreferentzia eginez.

37.000 hildako baino gehiago

Bitartean, Israelen erasoek hildakoen kopurua 37.124ra igo da gaur Gazan, gehienak emakumeak eta haurrak, eta 84 712 palestinar zauritu ditu Armada sionistak zortzi hilabete baino gehiago iraun duen erasoaldi suntsitzaile baten ostean, Zerrendako Osasun Ministerioak gaur jakitera eman duenez.

Bestalde, Jordaniak konferentzia humanitarioa hartuko du asteartean, erresuma haxemiak, Nazio Batuen Erakundeak eta Egiptok antolatuta. Bertan, 70 herrialde baino gehiagotako estatuburuek eta ordezkariek eta nazioarteko erakundeek parte hartuko dute.

 

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X