Europako Batzordeak % 38,1era arteko muga zergak iragarri ditu Txinako auto elektrikoen aurka
Europako Batzordeak iragarri du uztailaren 4tik aurrera Txinako auto ekoizleek gehiago ordaindu beharko dutela ibilgailu elektrikoak Europar Batasunean saltzeagatik. Txinako Gobernuak erantzun du "protekzionismo kasu tipikoa" dela, eta iragarri du Asiako erraldoiak "beharrezko neurriak" hartuko dituela "Txinaren eskubide eta interes legitimoak babesteko".
Ohar bidez Europako Batzordeak adierazi duenez, muga zergak ezberdinak izango dira ekoizlearen eta kolaboratzeko erakutsi duten borondatearen arabera. Esaterako, BYD etxeak % 17,4 gehiago ordaindu beharko du, Geelyk % 20, eta SAICek % 38,1.
Halaber, Europako Batzordearekin lankidetzan aritu diren fabrikatzaileek % 21eko muga zerga izango dute eta lagundu ez duten gainerakoek, berriz, % 38,1ekoa.
Txinan autogintzako enpresek jasotzen dituzten laguntza publikoengatik hartu du erabakia Europako Batzordeak, uste baitu abantaila "desleiala" dutela eta horrek "kalte ekonomikoa" egiten diela Europar Batasuneko ekoizleei.
Hala ere, ez da behin betikoa eta Europako Batzordeak atzera egin dezake bere erabakia. Europako Batzordea Txinarekin harremanetan jarri da bere ondorioak jakinarazteko eta konponbideak aztertzeko.
Margaritis Schinas Europako Batzordeko presidenteordeak gaur Bruselan egindako prentsaurrekoan azaldu duenez, Batzordeak bere ondorioak helarazi dizkie Txinako agintariei, eta Munduko Merkataritza Erakundearekin "bateragarria" izango den irtenbide bat bilatzeko deia egin die. Adostasunik ezean, uztailaren 4tik aurrera aplikatuko dira muga zergak.
Europar Batasuneko herrialdeen artean ere ez dago erabateko adostasunik. Alemania eta Suedia esaterako Europar Batasunaren eta Txinaren arteko balizko gerra komertzialaren beldur dira. Espainiak eta Frantziak, berriz, ontzat ematen dute muga zergak ezartzea.
2023ko urritik 2024ko urtarrilera Txinatik Europar Batasunera ia 200.000 auto elektriko iritsi zirela antzeman ondotik, aurreko urteko epe berean baino % 14 gehiago, inportazio horien gaineko zaintza areagotu eta ikerketa abiatu zuen Europako Batzordeak.
Txina % 25eko muga-zergekin erantzutea planteatzen ari da
Gaur emandako prentsaurreko batean, Lin Jian Txinako Atzerri Ministerioko bozeramaileak merkataritza librearen alde eta "protekzionismoaren" aurka egiteko "konpromisoa betetzeko" eskatu dio Bruselari. "EBk eta Txinak lankidetza ekonomiko eta komertziala babesteko lan egin behar dute", ziurtatu du.
Oraingoz, Pekinek ez du ofizialki iragarri zergak ezarriko dituenik Europari erantzuteko, baina Xi Jinpingeko Gobernuak adierazi du prest daudela zilindrada handiko motorrekin inportatutako autoei % 25erainoko muga-zergak ezartzeko, eta horrek, batez ere, Mercedes-Benz eta BMW konpainiei eragingo lieke.
Zentzu horretan, Oliver Zipse BMW Alemaniako auto ekoizlearen administrazio kontseiluko presidenteak Europako Batzordearen erabakia kritikatu du. Zipsek esan duenez, muga-zergak "bide okerra" dira, eta "Europako Batzordea Europako enpresei eta interesei kalte egiten ari zaie".
Europako fabrikatzaileen patronalak ere, horien artean Espainiako Anfac, "merkataritza askearen" eta "justuaren" alde agertu dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"
Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste.
Irango zentral nuklear bati eraso egin diotela salatu du NBEk
Oraingoz, ez dute biktimen ezta kalteen berririk eman. Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeak Ekialde Hurbileko gatazka baretzeko deia egin du, istripu nuklearrak gertatzeko arriskua saihesteko.
Iranek misilekin eraso egin du Tel Aviven aurka, Ali Larijaniren hilketaren mendeku gisa
Irango Guardia Iraultzailearen esanetan, "100 helburu militar eta segurtasun helburu baino gehiago" jo dituzte, erasoan Israelgo aireko defentsa sistemak gaindituta.
Iranek baieztatu du Ali Larijani Segurtasun Nazionaleko Kontseilu Goreneko idazkaria hil duela Israelek
Martxoaren hasieran Khamenei aiatola hil zutenetik, Larijani Irango buruzagi garrantzitsuenetakoa zen. Halaber, eraso berean Golamreza Soleimani Basij indar paramilitarreko buruzagia hil dutela baieztatu du Irango Guardia Iraultzaileak. Hilketa horien aurrean, Irango agintari politiko eta militarrek "mendekua" agindu dute.
Espainiak euskara, katalana eta galegoa Europar Batasunean hizkuntza ofizialak izan daitezen nahi du
Fernando Sampedro EBko Estatu idazkariak esan du presioa egiten jarraituko dutela, nahiz eta gaiak bederatzi hilabete daramatzan Ministerioaren agendatik kanpo.
Israelgo Armadak iragarri du "eskala handiko" beste erasoaldi bat egingo duela Teheranen aurka
Israel Katz Defentsa ministroak iragarri duenez, Ali Larijani Irango Segurtasun Nazionaleko agintaria hil dute.
Trumpek esan du "ohore handia" izango litzatekeela "Kuba hartzea"
Bere Administrazioa Kubako agintariekin hitz egiten ari dela errepikatu du agintariak, eta irla "porrot egindako nazio bat" dela azaldu du. "Ez dute dirurik, ez dute petroliorik, ez dute ezer".
Beste ontzi bati eraso egin diote Ormuztik gertu, Erresuma Batuko itsas agentziak jakinarazi duenez
Bestalde, AEBko Armadak baieztatu duenez, Irango "7.000 objektibo baino gehiago" jo ditu, eta ehun ontzi baino gehiago "kaltetu edo suntsitu" ditu, otsailaren 28an Israelekin batera erasoaldia hasi zuenetik.
EBk uko egin dio Ormuzera aktibo militarrak bidaltzeari, berea ez den gerra bat delako
Nazioarteko bazkideek itsasartea desblokeatuko duen hedapen militar batean parte hartzeko ideia berretsi du Trumpek.
NATOk Trumpi erantzun dio aliatuek laguntza eskaini diotela Ormuzerako
AEBko presidenteak ohartarazi zuen Aliantzak “oso etorkizun makurra” izango duela aliatuek itsasartea desblokeatzen laguntzen ez badute. Erresuma Batuak adierazi du “plan kolektibo bat” lantzen ari dela eremurako, eta EBk Atzerri ministroak bildu ditu auzia aztertzeko.