Palestina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gaza dagoeneko "haurren hilerria" dela salatu du UNICEFek

"Ziurrenik haur guztiak traumatizatuta geratuko dira, haur bakar batek ere igaro beharko ez lukeen zerbaitetik pasatu direlako", esan du Adele Jodr Ekialde Hurbilerako eta Afrika Iparralderako UNICEFeko zuzendariak. "Erasoren bat dagoen guztietan izaten dira hildako haurrak", gaineratu du.
Suntsipena Khan Younisen (Gaza). Argazkia: EFE
Suntsipena Khan Younisen (Gaza). Argazkia: EFE

Adele Jodr Ekialde Hurbilerako eta Afrika Iparralderako Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsaren (UNICEF) eskualdeko zuzendariak ohartarazi duenez, Gazako Zerrendako gatazka "haurren aurkako gerra" bihurtu da, eta jadanik "haurren hilerria" dela salatu du.

"Ziurrenik haur guztiak traumatizatuta geratuko dira, haur bakar batek ere igaro beharko ez lukeen zerbaitetik pasatu direlako", nabarmendu du Jodrek gaur, Tokion (Japonia) egindako ekitaldi batean.

Jodrek azpimarratu duenez, "erasoren bat dagoen guztietan izaten dira ume hildakok, Gazan oso biztanle gazteak daudelako, oso eremu txikian pilatuta".

UNICEFeko arduradunak gogorarazi du 37.000 adingabek malnutrizio larria dutela eta 17.000 umezurtz geratu direla; beraz, esplotazioa eta abusuak jasateko arrisku handia dute.

Gainera, askok zauri larriak jasan dituzte, baita gorputz-adarren bat galdu ere, eta egoera hori zorigaiztokoa izan daiteke Gazako osasun-sistema egoera kritikoan dagoelako. "Leku normal batean egon izan balira, ospitale normal bat, beharrezko material medikoaz hornitutako ospitale bat salba zitezkeen", erantsi du.

Horregatik guztiagatik, berehalako su-etena eta nazioartearen inplikazioa eskatu ditu, laguntza behar duten haurrengana irits dadin.

 

Zure interesekoa izan daiteke

WASHINGTON (United States), 06/04/2026.- US President Donald Trump, along with Secretary of Defense Pete Hegseth (2-L), Chairman of the Joint Chiefs of Staff General Dan Caine (R), and CIA Director John Ratcliffe (L), briefs the media on Iran from the White House in Washington, DC, USA, 06 April 2026. EFE/EPA/JIM LO SCALZO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trump: "Ormuz zabaldu ezean, gau bakarrean suntsi dezakegu herrialde osoa"

Euskal Herrian goizaldeko 02:00ak direnean amaituko da Ormuzko itsasartea zabaltzeko Trumpek Irani emandako epea. Iranek Pakistanen bitartekaritzarekin proposatutako 10 puntuko dokumentua ez zaio, nonbait, nahikoa iruditu AEBko presidenteari. Iranek esan du negoziazioak ez direla mehatxuekin bateragarri. Israelek, bitartean, irandarrei ohartarazi die ez daitezela trenean ibili ez badute euren bizitza arriskuan jarri nahi.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X