Gaza erasopean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hamasen arabera, ez dago aurrerapenik Israel eta bien negoziazioetan

Osama Hamdam buruzagiak azaldu duenez, Hamas prest dago gerraren amaiera barne hartzen duen edozein su-eten proposamenekin "modu positiboan lan egiteko". Israeli "laguntzaren sarrera galaraztea" eta Estatu Batuekin batera "gosete handiko egoera" sortzea leporatu dio.
Osama Hamdam, larunbat honetan.
Osama Hamdam, larunbat honetan.

Ez da aurrerapausorik eman Hamasen eta Israelen arteko negoziazioetan, Osama Hamdanek, Erresistentzia Islamikoaren Mugimenduko buruzagiak, larunbat honetan Beirutetik jakitera eman duenez. Gainera, Gazako herritarrak jasaten ari diren gosetearen "erantzule" jo du AEB. 

Hamdanek adierazi duenez, Hamas prest dago gerraren amaiera barne hartzen duen edozein su-eten proposamenekin "modu positiboan lan egiteko", baina azpimarratu du Gazako biztanleek behar handiak dituztela eta hori konpontzeko beharrezkoa litzatekeela egunero 500 kamioi sartzea laguntza humanitarioarekin. 

Horren ildotik, Libanoko prentsak jasotzen duenez, Israeli "laguntzaren sarrera eragoztea" eta Gazako Zerrendan "gosete handia eragitea" leporatu dio, gerra-arma gisa erabilita. Hamdanen ustez, AEB ere "erantzule" da, Hamasi aurrerapauso faltaren errua leporatzeko "jarrera lotsagabearekin jarraitzen duelako", .

Hala, Gazako Zerrendako kostaldean AEBk behin-behineko kai bat eraikitzea "propaganda txarra" dela esan du, eta ziurtatu duenez, azpiegitura horrek laguntza emateko erraztasunik ez emateaz gain, eraiki zenetik laguntza kopurua jaitsi ere egin da.

Gazako egoera "tragikoa" dela ohartarazi du eta elikagai faltaren ondorioz jendea hiltzen ari dela. Gazatarren % 70 gose-arriskuan daude, NBEren datuen arabera, gogorarazi duenez.

Gainera, Israelgo indar militarrek errepideak, estolderia eta edateko ura "sistematikoki suntsitzen" dituztela salatu du. Egoerak "atxilotze eta sarraskitze eremu naziak, edo are okerragoak" gogorarazten ditu.

Hamdanek nazioarteko komunitateari eskatu dio bere erantzukizuna bere gain hartzeko eta genozidioa gelditzeko, pasabideak irekiz eta indar israeldarrak puntu garrantzitsuetatik erretiratuz, hala nola Rafahko pasabidea, Gaza Egiptorekin komunikatzen duena.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X