Krisi humanitarioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lau pertsona migratzaile hil dira Mantxako kanala zeharkatu nahian ari zirenean

Ezbeharra Boulogne-sur-Mer herrian jazo da, Frantzia iparraldean. Larrialdi zerbitzuek 63 pertsona erreskatatu dituzte guztira.
'Bibby Stockholm', Erresuma Batura asilo eske iritsitakoak hartzeko ontzia. Argazkia: EITB Media
'Bibby Stockholm', Erresuma Batura asilo eske iritsitakoak hartzeko ontzia. Argazkia: EITB Media

Lau pertsona migratzaile ito dira bart Mantxako kanala zeharkatu nahian ari zirenean, Frantziatik Erresuma Batuko kostaldera iristeko, Frantziako itsas prefeturako iturriek ostiral honetan jakitera eman dutenez.

Ezbeharra 04:30 aldera jazo da (02:30 Euskal Herrian) Boulogne-sur-Mer herrian, Pas-de-Calais departamenduan (Frantzia iparraldean).

Antza denez, pertsona migratzaileak zihoazen ontzia puskatu egin da, eta hainbat pertsona uretara erori dira. Mantxako kanalean zaintza-lanetan ari zen ontzi batek topatu ditu.

Hala, 63 pertsona atera dituzte uretatik, horietako lau hilda, bilatzeko operazioarekin bat egin duten bi erreskate-ontzi eta helikoptero baten laguntzarekin.

Iaz, 29.437 pertsona iritsi ziren Erresuma Batura Mantxako kanala modu irregularrean zeharkatuta, 2022an baino % 36 gutxiago, Erresuma Batuak emandako datu ofizialen arabera. Guztira 45.774 pertsona iritsi ziren 2022an.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X