Ameriketako Estatu Batuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Inkesten arabera, Harrisek irabazi du debatea eta bere taldeak bigarren eztabaida bat eskatu du

CNN telebista kateak egindako galdeketa baten arabera, boto-emaileen % 63k uste dute hautagai demokrata hobeto aritu dela. Trumpek, ordea, bere burua jo du irabazletzat eta uzkur agertu da berriz lehiatzeko aukeraz galdetuta.
Harris, eztabaidaren une batean.
Harris, eztabaidaren une batean. EFE

Kamala Harris AEBko presidenteordearen lantaldeak Donald Trump errepublikanoarekin telebistaz bigarren eztabaida bat egitea eskatu du, hautagai demokratak lehen aurrez aurrekoa irabazi eta gero. Hala diote behintzat inkestek. 

CNN telebista kateak egindako galdeketa azkar baten arabera, esaterako, eztabaida ikusi duten boto-emaileen % 63k uste dute Harrisek hobeto egin zuela; % 37k Trumpen alde egin dute. 

Eztabaida hasi baino lehen egindako zundaketan, boto-emaile berberak zatituago zeuden. Ondoren galdetuta, boto-emaile demokraten artean zoriona da nagusi, ia guztiek (%97) jo dute Harris garaile. Errepublikanoen ustez, ia hiru laurdenek (% 69) iritzi diote Trump izan dela irabazlea. 

Agian zure interesekoa da: Eztabaidaren une onenak, bideoan

"Dibertigarria izan da. Egin dezagun berriro", eskatu du sare sozialetan Brian Fallon Harrisen aholkularietako batek.

Hain justu, hautagai demokrataren kanpainako taldeak urrian beste eztabaida bat antolatzea eskatu du. "Harris presidenteordea prest dago bigarren debate baterako. Hala egongo al da Trump?, itaundu dute. 

Berez, eztabaida bakarra zegoen aurreikusita, Trumpek hiru galdegin bazituen ere. Hautagai errepublikanoaren ustez, berak irabazi du debatea: "Galtzen duzunean, errebantxa nahi izaten da", bota du. 

Gerora, baina, uzkur azaldu da, Fox News telebista kateari eskainitako elkarrizketa batean. "Agian ez genuke egin behar", aitortu du. 

Hainbat telebista kate beste eztabaida bat egiteko prest azaldu dira, baina, oraingoz, hitzordu bakarra dago antolatuta: Presidenteordetzarako hautagaiek urriaren 1ean egingo dutena. 

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X