Ekialde Hurbila
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iranek eta Hezbollahk "etsaiaren aurkako borrokan" jarraitzea hitzeman dute, Israelek Sinwar hil ostean

Turkiak ohartarazi du Iranen eta Israelen arteko gerra bat hasteko "probabilitate handia" dagoela.
Hamasen eta Hezbollaharen aldeko kartelak, Yemenen.
Hamasen eta Hezbollaharen aldeko kartelak, Yemenen. EFE

Iranek eta Hezbolllahk iragarri dutenez, Israel "etsaiaren" kontrako erasoak areagotuko dituzte, honek Yahya Sinwar Hamaseko burua hil ostean. Biek ala biek uste dute Tel Avivek "martiri" eta "eredu" bihurtu dutela Hamaseko buruzagia. 

Iranek Nazio Batuen aurrean duen misio iraunkorrak ohartarazi du Sinwarren heriotzak Palestinaren "erresistentzia espiritua indartu" egingo duela. "Okupazioa eta erasoak dauden bitartean, erresistentzia egongo da, martiria bizirik dago eta inspirazio iturri da", esan du Teheranen ordezkaritza diplomatikoak X sarean duen profilean. 

Misio irandarraren ustez, musulmanek Sinwar "zutunik, aire librean, ezkutatu gabe eta borrokan, etsaiari aurre eginez" ikusten dutenean, "gazte eta haurrentzat eredu bihurtuko da Palestina askatzeko bidean". 

Iranen eta Israelen arteko gerrarako aukera handia

Testuinguru honetan, Hakan Fidan Turkiako Atzerri ministroak esan du Iranen eta Israelen arteko gerra hasteko "probabilitate handia" dagoela.

"Herrialde eta eskualde gisa, prest egon behar gara. Ez dugu gatazka zabaltzea nahi, eta Ekialde Hurbilean gerra amaitzeko eginahalak egiten ari gara. Azken 20 urteotan, okupazioa eta hondamendia izan dira nagusi. Herrien segurtasun eta egonkortasuna bermatzeko ez litzateke gerrarik egon behar, baina Iranek bere burua defendatzeko jarduten badu, eskubidea du", esan du. 

Gazako egoera hizpide, Fidanek deitoratu du "nazioartea erabat itsu, gor eta isilik" dagoela. "Zoritxarrez, Gaza aire libreko hilerri bat bihurtu da. Dozenaka mila lagun genozidioa pairatzen ari dira", salatu du. 

Hezbolllahk borroken "fase berri bat" iragarri du

Bestalde, Hezbollah milizia xiitak jakinarazi du Israelen kontrako borroketan "fase berri bat" abiatuko duela, eta datozen egunetan zehaztuko duela. 

Hezbollahren esanetan, "Israelek Libanoren kontra abiatutako erasoari aurre egiten jarraituko dugu", eta azaldu du Tel Avivek "galera handiak" izan dituela, bai militarren artean zein azpiegituratan. 

Miliziak zehaztu duenez, asteon "aurrez aurreko borroka latzak" izan dira, eta hainbat soldatu hil eta 150 zauritu dira. Gainera, bederatzi tanke eta lau hondeamakina suntsitu dituzte. 

Lurreko borrokez gain, misilen jaurtiketak "egunez egun handitzen" joan dira. "Doitasun handiko misilak erabili ditugu lehen aldiz", iragarri du.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X