Turkiak bonbak jaurti ditu Sirian eta Iraken, ustez PKK taldeak atzo Ankaran egindako erasoari erantzunez
Turkiako Gobernuaren gerra-hegazkinek hainbat bonbardaketa egin dituzte bart Irak eta Siria iparraldean, atzo ustez PKK Kurdistango Langileen Alderdiak Ankaran egindako atentatuari erantzunez.
Turkiako Defentsa Ministerioak gaur goizean zabaldutako oharraren arabera, "32 helburu terrorista" suntsitu dituzte bart egindako bonbardaketetan, eta "operazio gehiago" egingo dituztela iragarri dute.
Bost pertsona hil eta 22 zauritu zituzten atzo Turkiako Industria Aeroespazialaren egoitzaren kontrako erasoan, Ankara kanpoaldean. Ustezko bi erasotzaileak, gizonezko bat eta emakumezko bat, tiroz hil zituzten Turkiako segurtasun indarrek.
Oraingoz, inork ez du bere gain hartu atentatuaren egiletza, eta erasotzaileak ez dituzte identifikatu. Nolanahi ere, erasoa izan eta berehala Turkiako Gobernuak PPK jo zuen errudun.
Albiste gehiago mundua
Ehunka mila lagun kalera atera dira Frantzian, aurrekontu-doikuntza bertan behera uzteko eskatuz
300 pertsona baino gehiago atxilotu dituzte Frantzian, blokeo saiakeretan parte hartzeagatik. Austeritate politiken aurkako aldarria ozen eta argi entzun da Lyon, Marseilla, Lille, Nantes eta Parisen, besteak beste.

Macrontarrek froga zientifikoak aurkeztuko dituzte Brigitte emakumea dela frogatzeko
Frantziako presidenteak eta haren emazte Brigittek dokumentazioa aurkeztuko dute difamazioagatik Candace Owens komentarista kontserbadorearen aurka jarri duten demanda batean, hark Macronen emaztea gizon jaio zela sustatu ondoren.
ABCk bertan behera utzi du Jimmy Kimmelen telebista saioa Charlie Kirki buruz egindako iruzkinengatik
Pasa den asteleheneko saioan, Jimmy Kimmel umoregileak Donald Trump presidentearen bueltako jarraitzaileei leporatu zien Charlie Kirk ekintzaile ultrakontsebardorearen hilketarekin etekin politikoa atera nahi izatea.
Trumpen bisita Erresuma Batura: harrera ikusgarria Windsorren eta herritarren prostestak kalean
Donald Trump AEBko presidenteak bigarren bisita ofiziala hasi du, gaur, Erresuma Batuan. Carlos III .a erregeak gala handiko harrera egin dio Windsor gaztelua, eta, adi berean, milaka pertsona kalera atera dira, AEBko presidenteak ezarritako politiken aurka protesta egiteko.
Bruselak Israeli muga-zergak ezartzea eta funtsak etetea proposatu du, ez ordea merkataritza haustea
Zigorrak proposatu dizkie Bezalel Smotrich eta Itamar Ben Gvir ministroei, kolono bortitzei eta Hamaseko hamar bat buruzagiri.
Israelgo Armadak bigarren errepide bat zabaldu du 48 orduz, gazatarrak hegoaldera bultzatzeko asmoz
Gaza hirian bakarrik gutxienez 150 helbururi eraso egin die Israelgo Armadak, lurreko erasoaldiaren lehen bi egunetan. Halaber, Gazako hiriburuan telefono eta interneterako konexioa eten dute, azken erasoen ondorioz.
Lau pertsona atxilotu dituzte Windsor gazteluan Trumpen eta Epsteinen argazkiak proiektatzea leporatuta
Carlos III .ak harrera egingo dio gaur AEBko presidenteari gazteluan, Erresuma Batura egingo duen bigarren estatu-bisitan.
Gaza hiriaren kontrako lurreko erasoaldiak milaka palestinar hegoaldera mugitzera behartu ditu
Israelgo Armadaren bozeramaileak hegoaldera mugitzeko deia egin die Gaza hiriko biztanleei, hiriburua "borroka eremua arriskutsua" dela argudiatuta. Ildo horretan, bizilagunen % 40 hiritik atera dela gaineratu du. Hala ere, zenbait iturriren arabera, 500.000 gazatar gelditzen dira oraindik Gaza hirian.
Utahko Fiskaltzak heriotza zigorra eskatuko du Tyler Robinsonentzat, Charlie Kirk hiltzeagatik
Robinsoni hainbat kargu leporatu dizkiote formalki, hilketa larriagotua tartean. Hainbat karguri egin beharko die aurre: justizia oztopatzea eta suzko arma tirokatuta delitu larria egitea (gorputzeko lesio larriak eragin zituen), lekukoak manipulatzea eta adingabe baten aurrean indarkeriazko delitu bat egitea.
Albiste izango dira: Lurreko operazioa Gazan, eskumenen inguruko bilera eta Trump Erresuma Batuan
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.